|
Mendebalde Kultura Alkartearen XIII. Jardunaldiak Euskaltzaindian |
|
|
|
Berriak
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
2009-05-12 |
Maiatzaren 8an eta 9an, Mendebalde Kultura Alkarteak bere XIII. Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiaren egoitzan, "Transmisinoa eta erabilerea" izenburupean. Aurtengo jardunaldietan Luis Baraiazarra Alkarteko kide eta euskaltzain urgazlea omendu dute. Jardunaldien aurkezpenean, Andres Urrutia euskaltzainburua izan zen.
Jardunaldiek hiru zati nagusi izan zituzten, bakoitza gai nagusi bati eskaini zitzaiolarik: "‘Euskaldunak zenbat?", "Euskaldunak zelakoak?" eta "Norbere euskereari eutsi". Gainera, mahai-inguru bat egin zen, "Transmisinoaren ondarea" izenekoa.
Jardunaldietan hauek izan ziren hizlari: Iñaki Martinez de Luna, Iziar Basterretxea, Iñaki Gaminde, Kike Amonarriz, Mattin Irigoien, Estepan Plazaola, Juanjo Zorrilla, Alberto Mardones, Juan Manuel Etxebarria, Akaitze Kamiruaga, Fredi Paia eta Estibaliz Amorrortu. Bestalde, Eneko Barrutia, Kepa Altonaga, Esti Izagirre eta Maribi Unamuno izan ziren moderatzaileak.

|
Jose Luis Urangaren dohaintza Euskaltzaindiari |
|
|
|
Berriak
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
2009-05-11 |
Jose Luis Uranga Bermeoko euskaltzaleak bere bibliotekaren dohaintza egin dio Euskaltzaindiari. Maiatzaren 7an, Getxoko bere etxean, Urangak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hitzarmena sinatu zuten, eta dohaintza formalizatu. Euskaltzainburuarekin batera, Jon Artza Argitalpen eta Banaketa zerbitzuko arduraduna ere izan zen.
Euskaraz idatzi edota euskal gaiak jorratu dituzten egunkari, aldizkari eta liburuak biltzeari ekin zion Urangak, XX. mendeko hogeita hamarreko hamarkadan, eta horretan jardun du gaur arte. Material hori guztia eman dio orain Euskaltzaindiari.
Jose Luis Uranga Bermeon jaio zen 1920an. Oinarrizko ikasketak Bermeon bertan egin zituen. Gerra amaitu ondoren, Valladoliden batxilergoa ikasi zuen, eta Bilbon Nautika ikasketak burutu. Bizkaiko Labe Garaietan egin zuen lan, harik eta 1969an jubilatu zen arte. Euskal gaiekiko zaletasuna bere aita eta aititerengandik datorkio.

|
Argital saria Ramon Saizarbitoriarentzat |
|
|
|
Berriak
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
2009-05-08 |
Ramon Saizarbitoria idazle eta euskaltzain urgazleak jaso du aurtengo Argital saria, urtero Euskadiko Editoreen Elkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbarak ematen dutena. Atzo, maiatzaren 7an, Bilbon egindako ekitaldi batean eman zioten saria Saizarbitoriari, bere idazle ibilbidean egindako lanengatik. Andres Urrutia euskaltzainburua izan zen ekitaldi horretan, Euskaltzaindiaren izenean.
Alvaro Pombo Santanderreko idazleak eta Deustuko Unibertsitateko Bibliotekak ere sari bana izan zuten.

|
Europako Kontseiluan eremu urriko hizkuntzen itunaz ardura duen Adituen Bilkura Euskaltzaindian |
|
|
|
Berriak
|
Egilea: Alberto Lopez Basaguren
|
2009-05-08 |
Apirilaren 22tik 24ra bitartean, Euskaltzaindiak ostatu eman dio, Bilbon duen egoitzan, Europako Kontseiluan Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren Adituen Komiteari, udaberrian egiten duen Bilkura han egiteko.
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
1 / 19 |