CRL-LHK
Hiztegiaenlaces de interésKontaktu
Lan Harremanen kontseilua - Consejo de Relaciones Laborales
castellano
euskara
 
PRECO - Resolución de Conflictos Laborales
Nortzuk garen
Arauzeko xedapenak
Kontratatzaile profila
Osaera
Negoziaturiko akordioak
LHKren adierazpenak
Negoziazio kolektiboa
Preco
Kontsulta jarduera
Azterlan-argitalpenak
  NORTZUK GAREN  
ZER DA LAN HARREMANEN KONTSEILUA?
Euskal Autonomia Erkidegoaren erakunde publikoa da. Sindikatu eta enpresari konfederazioen arteko elkarrizketa eta topaketa gunea da eta Eusko Jaurlaaritzaren eta Legebiltzarraren gai soziolaboraletarako kontsulta organoa da. Kontseiluaren kideak aipatutako erakundeek aukeratzen dituzte praitarioki.
 EGOITZA
 
Bilbon dago,, Alameda Urquijo 2 – 3.a ezk. (P.K. 48008).
- Telefonoa: 94.479.21.00
- Telefaxa: 94.479.21.01
- E-mail: crl-lhk@crlv.net

IZAERA
  Publikoa da, bere nortasun juridikoa du eta bere funtzioak garatzeko guztizko autonomiaz jarduten du.

 ARAUTZEA
 

Irailaren 30eko 9/1981 Legearen bidez sortu zen eta gaur egun ekainaren 27ko 11/1997 Legeak araupetzen du (Euskal Herriaren Agintaritzaren Aldizkariaren uztailaren 28ko 142/1997 zenbakia).

Bere burua antolatzeko duen gaitasuna erabiliz, Kontseiluaren Osoko bilkurak Jarduera Araudi berria onartua du.

 OSAKETA 
  Alderdi biko erakunde parekidea da. Alde batetik, izeneko hamalau kidek eta beste hainbeste ordezko kidek osatzen dute. Kide hauetako zazpi sindikatuen konfederazioek izendatzen dituzte (gaur egun hiru ELAk izendatzen ditu, bi Langile Komisioek bat UGTk eta bat LABek) eta beste zazpiak enpresarioen konfederazioek izendatzen dituzte (Confebaskek izendatzen ditu guztiak). Beste alde batetik, lehendakaria eta idazkari nagusia ere kide dira. Hauek kideek eurek izendatzen dituzte edota, besterik ezean, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak.

 FUNTZIOAK
  - Sindikatu eta enpresari konfederazioen arteko topagune gisa:
  • Indarron arteko lanbide arteko akordioak sustatzen ditu, adibidez gatazkak erabakitzeko prozedurei buruzkoak edo enpleguari buruzko akordioa.
  • Negoziazio kolektiboa maila guztietan bultzatzen du, hitzarmen kolektiboen egitura egokia sustatzen du eta negoziatzeko batzordea edota batzorde parekidea eratzearen alde egiten du, horretarako zailtasun berezirik dagoenean.
  • Lan gatazken adiskidetze, bitartekotza eta arbitrajea sustatzen ditu
- Sindikatuen eta enpresarioen konfederazioen erakundeetako parte hartzeko gune gisa:
  • Eusko Jaurlaritzari lan politikari buruzko proposamenak egiten dizkio.
  • Gai horri buruzko irizpen, ebazpen, txosten eta azterlanak egiten ditu, bai bere ekimenez, bai euskal aginte publikoaren arau proiektuei dagokienez.

Hala, Lan Harremanen Kontseiluak azterlan desberdinak egiten ditu, egoera soziolaboralaren bilakaera aztertzeko asmoz..Azterlan hauetako batzuk eta Kontseiluaren jarduera islatzen duten beste dokumentu batzuk argitaratu egiten dira. Hala, gaur egun Kontseiluak ondorengo arloetako argitalpenak dauzka:

  • Kontseiluaren jardueraren urteroko memoria
  • Negoziazio kolektiboa.
  • Informazio soziolaborala.
  • Kontseiluarekin zerikusia duten arauak, adierazpenak eta akordioak .

 

GATAZKAK EBAZTEKO PROZEDURAK (PRECO)
 

PRECO akordioa sinatu ondoren, sinatu zituzten erakundeek Kontseiluari gatazka kolektiboko prozedura hauen gestioa eramateko eskatu zioten. Horretarako ondoren adierazten diren hiru egoitzak prestatu ziren hiru lurraldeetan.


Araba: Landaberde 35 behea, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Telefonoak. 945.23.00.28 eta 945.13.07.10. Telefaxa:945.13.91.18.
E-mail: precoalava@crlv.net

Bizkaia: Alameda de Urquijo 2 - 3.a esk. 48008 Bilbo.
Telefonoa. 94.479.21.02. Telefaxa: 94.479.21.03
E-mail: precobizkaia@crlv.net

Gipuzkoa: Hondarribia, 6, 1.a, 20005 Donostia.
Telefonoak: 943.42.97.12 eta 943.42.98.79. Telefaxa:943.42.79.05.
E-mail: conset02@crlv.net ; precogipuzkoa@crlv.net