CRL-LHK
Hiztegiaenlaces de interésKontaktu
Lan Harremanen kontseilua - Consejo de Relaciones Laborales
castellano
euskara
 
PRECO - Resolución de Conflictos Laborales
Nortzuk garen
Arauzeko xedapenak
Kontratatzaile profila
Osaera
Negoziaturiko akordioak
LHKren adierazpenak
Negoziazio kolektiboa
Preco
Kontsulta jarduera
Azterlan-argitalpenak
  ARGITALPENAK 
ARGITALPENAK

Kontseiluak aldian-aldian argitalpen mota bi egiten ditu:

Alde batetik, urtero instituzioaren jardueraren memoria argitaratzen du. Memoria horretan, aipatzen den urtean gauzatu diren jarduera nagusien berri ematen da.

Eta beste batetik, garatzen duen Euskal Autonomia Elkartearen egoera soziolaboralaren jarraipen jardueraren emaitzak argitaratu edo hedatzen ditu, jarraipen hau azterlan eta txosten desberdinetan gauzatzen baita. Azterlan eta txosten hauetara heltzeko hiru bide daude, gaurkotasun mailaren arabera:

1. Aldian aldiko informazio soziolaborala Informazio soziolaboraleko atal orokorrean dago eta bertan urteko txostenak eta Kontseiluaren azken urteko azterlan jarduera ez ezik, hilean behingo eta hiruhilekoan behingo txostenak eta LHKren datu base soziolaboralaren azken eguneratzea ere eskura daitezke.

2. Azken hamabi hiletako txosten eta azterlanak,“Kontseiluaren jarduera azken hamabi hilabeteetan” atalean dagoena.

3. Urteko txostenak eta beste argitalpen batzuk. Orri honetatik bertatik hel daiteke haietara, argitalpena 2002ko urtarrila baino beranduagokoa denean. Argitalpena zaharragoa denean, posta elektronikoz eskatzeko aukera ematen dugu. Kontseiluak 2002tik aurrera egin dituen argitalpenak honako hauek dira:

Data hau baino lehenagoko argitalpenak Kontseiluaren egoitzan lor daitezke eta haiei buruzko informazioa posta elektronikoz ere lor daiteke (egin klikhemen).

Azterlan hauek alde batera utzita, Kontseiluak beste argitalpen batzuk ere egin ditu. Argitalpen hauek Kontseiluaren egoitzan kontsulta daitezke eta kasu batzuetan posta elektronikoz ere jaso ahal dira (eska ezazu informazioa):

  • Sistemas de relaciones laborales y solución de conflictos en Occidente
  • Lan Gatazkak Ebazteko Borondatezko Prozedurei buruzko Konfederazio arteko Akordioa
  • Emakumearen laneko berdintasunari buruzko Lan Harremanen Kontseiluaren adierazpena
  • 75 aniversario de la OIT. Trabajo y justicia social en una economía mundializada
  • Lan harremanen hiztegia. Diccionario de relaciones laborales (Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Sailaren lankidetzarekin argitaratua)

 


 
FITXATEGIAK BEHERA KARGATZEKO
 
Datu base soziolaboralaren aplikazioa, 2000/06/30 datan eguneraturik Egin klik hemen
Datu base soziolaboralaren eguneratzea: 2009/05/06. Erabili ahal izateko, datu basearen aplikazioa eduki behar da. Egin klik hemen
 
Informazio gehiago jasotzeko egin klik hemen