CRL-LHK
Hiztegiaenlaces de interésKontaktu
Lan Harremanen kontseilua - Consejo de Relaciones Laborales
castellano
euskara
 
PRECO - Resolución de Conflictos Laborales
Nortzuk garen
Arauzeko xedapenak
Kontratatzaile profila
Osaera
Negoziaturiko akordioak
LHKren adierazpenak
Negoziazio kolektiboa
Preco
Kontsulta jarduera
Azterlan-argitalpenak
  BERRIAK 
AZKEN JARDUERAK
 
Kontsulta berria web bidez aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboari buruz

 

Lan Harremanen Kontseiluak bere web orriaren bidez zerbitzu berria eskaintzen du, hots: aplikatzeko hitzarmenari buruko kontsulta.

Hala, inprimaki erraz bat bete eta "klik" bakar batez eskaera bidalirik, Kontseiluak luze gabe erantzun egingo du, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dagoen enpresa edo, hala dagokionean, lantoki bakoitzari aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboari buruzko informazioa emanez.

Informazio honek ez du lotzeko indarrik, hau da, ez du balio legalik eta haren bidez helburu bakar bat betetzen dugu: kasu bakoitzean aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa zehazterakoan lagungarria izan daitekeen informazio teknikoa ematea.

Kontsulta egiteko, inprimakian agertzen diren arloak bete baino ez da egin behar. Ez dira arlo guztiak bete behar, baina, jakina, zenbat eta informazio gehiago eduki, hainbat eta erantzun zehatzagoa eman ahalko dugu. Bistan da, bestalde, ERANTZUTEKO POSTA ELEKTRONIKOA eskatzen duen arloa bete egin behar dela, bestela ezinezkoa baikenuke informazioa bidaltzea.

Inprimakira web lekuko orri desberdinetan dauden esteketatik edota orri honexetatik hel zintezke: