Erakunde jarduera: Kontseiluak erakunde gisa parte hartu duen jardueren multzoa da, parte hartze hori Kontseiluak osorik, Kontseiluko kideren batek zein haren pertsonal teknikoak izan duelarik ere.
Kontsulta jarduera: Atal honetan Kontseiluak Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarrarekiko garatzen duen kontsulta funtzioari dagokion jarduera jaso da; jarduera hori batez ere Txosten Batzordearen bidez egiten du.
Azterketa lanak eta argitalpenak: Kontseiluak burutzen duen negoziazio kolektiboari buruzko eta ingurune soziolaboralari buruzko azterketa lanen multzoak osatzen du atal hau.
Osoko Bilkura eta batzordeak: Kontseiluaren Osoko Bilkura eta batzordeak Kontseiluaren jarduera modu nagusia dira eta atal honetan etengabe egiten duten lana jasotzen da.
Precoren Batzorde Paritarioa: Kontseiluari, Preco akordioko gatazkak ebazteko prozeduren kudeaketaren ardura eman zitzaion; hori dela eta, atal honetan akordioaren Batzorde Paritarioaren jardueraren berri ematen dugu.
Precoren gaineko azken datuak: Hemen, Preco, Lan Gatazkak Ebazteko Borondatezko Prozedurei buruzko Lanbide arteko Akordioaren kudeaketari dagozkion azken datuak aurki daitezke.
|