LHK arautzen duen legeak, bere kideak hautatzen dituzten erakundeei agintaldi berean kide hauek beste batzuez ordezteko aukera ematen die. Hala, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2009ko apirilaren 22an 2/2009 DEKRETUA, apirilaren 6koa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kideak ordezkatzeko onarpena ematen duena, argitaratu da. Dekretu honek ondorengoa xedatzen du:
1. artikulua.– Nerea Zamacola Gárate andrea Lan Harremanen Kontseiluko kide titular izendatzea, -Confebask- Euskal Entrepresarien Konfederakuntzaren izenean, Jaione Zubizarreta Arregui andrearen ordez.
2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.
|