CRL-LHK
  ARRAZA BIDEZKO DISKRIMINAZIOA ETA XENOFOBBIA AURREIKUSI ETA LANTOKIKO TRATU BERDINTASUNA SUSTATZEKO LAN HARREMANEN KONTSEILUAREN ADIERAZPENA

Menu nagusira itzuli

ARRAZA BIDEZKO DISKRIMINAZIOA ETA XENOFOBBIA AURREIKUSI ETA LANTOKIKO TRATU BERDINTASUNA SUSTATZEKO LAN HARREMANEN KONTSEILUAREN ADIERAZPENA
  Lan Harremanen Kontseiluak, ELA, CC.OO., UGT eta LAB sindikatuen eta Confebask enpresari elkartearen ordezkari diren kideen ahobatezkotasunez, arrazakeriaren kontrako Europako urtearen ingurunean, erabaki du:

1. Sindikatuen Europako Konfederazioak, Europako Enpresari Konfederazioen Batasunak eta Enpresa Publikoen Zentru Europarrak sinaturiko arraza bidezko diskriminazioa eta xenofobia aurrikusteari eta lantokiko tratu berdintasuna sustatzeari buruzko Florentziako 1995eko urriaren 21eko adierazpenaren printzipioak eta helburuak oso- osorik beretzat hartzea.

2. Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia Lan eta Gizarte Segurantza Sailari, lanaren esparruari dagokionez, berdintasunaren alde eta edozein motatako diskriminazioaren kontra egin dezan eskatzea.

3. Indarrean dauden hitzarmen kolektiboei buruzko azterlan bat egiteko agintzea, hitzarmenetan nolabaiteko diskriminaziozko traturako bidea eman dezakeen gauzarik balego, aurkitzeko, eta egon daitezkeen berdintasunaren aldeko klausulak ezagutzeko.

4. Sindikatuei eta enpresari elkarteari, erabakitzen dituzten aurreikuspenerako zein zuzenketarako ekintzetan lankidetza ematea, arraza bidezko diskriminazioa eta xenofobia aurreikusi eta ezabatzeko eta lantokiko tratu berdintasuna sustatzeko, hitzarmen kolektiboetan horretarako beharrezkoak diren klausulak jarriko direlarik.

Bilbao, 1997ko irailak 12