CRL-LHK
  KONTSEILUAK EGINDAKO TXOSTENAK
Kontsulta jarduerara itzuli
Lan Harremanen Kontseiluaren txostena, Euskal autonomia Erkidegoaren 2007 urterako lan jaien egutegi ofiziala onartzeko Dekretu Proiektuari buruz
 

Lan Harremanen Kontseiluaren txostena, Euskal autonomia Erkidegoaren 2007 urterako lan jaien egutegi ofiziala onartzeko Dekretu Proiektuari buruz

Aurrekariak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak Azterlan eta Araubide Juridikoko Zuzendaritzaren bidez Lan harremanen Kontseilura Euskal autonomia Erkidegoaren 2007 urterako lan jaien egutegi ofiziala onartzeko Dekretu Proiektua bidali du.

Gogoeta orokorrak.

Dekretu proiektu honek Euskal autonomia Erkidegoko 2007 urteko lan jaien egutegia, 2001/1983 Erret Dekretuaren markoan emandako arauen markoan ezartzen du.

Aipatutako Erret Dekretuak Estatuaren eremuko lan jaiak finkatzen ditu. Lan jai hauetako batzuk Autonomia Erkidegoek ezin alda ditzakete. Beste batzuk, ordea, alda daitezke eta haien ordez tradizioagatik autonomia erkidego bakoitzak dituen berariazko jaiak jar daitezke.

2001/1983 Erret Dekretuak autonomia erkidegoei ematen dien aukerakotasun margen hau, honako modu honetara zehazten da:

a) Martxoaren 19a edo uztailaren 35a, bietako bathauta daiteke.

b) Izenez idenfitikaturiko hiru jai beste egun batera eraman daitezke: ostegun santua, urtarrilaren 6a eta martxoaren 19a zein uztailaren 25a, azken hauek aurreko zenbakian aipatzen zen aukeraren arabera.

c) Azkenik, alda ezin daitezkeen Estatuaren eremuko jaietako bat igandea denean, Erret Dekretuak ezartzen duenez, jai hori automatikoki hurrengo astelehenera eraman behar da. Bada, honelakorik gertatuko balitz, autonomia erkidegoek jai hori ere egunez alda lezakete eta haren ordez beste bat jarri.

Gogoeta bereziak

Parametro hauekin bat etorriz, Lan Harremanen Kontseilura txostena egiteko bidali den dekretu proiektuak honako erabaki hauek hartu ditu:

  • Martxoaren 19ko jaia utzi eta uztailaren 25ekoa aukeratzen du.
  • Apirilaren 5ean den ostegun santuko jaia airilaren 9an den Pazkoko astelehenera eramaten du.

Ekarpenen laburpena

Kontsulta funtzioa gauzatzeko Txosten Batzordeak berak onartutako prozedurarekin bat etorriz, ekainaren 15ean, 2007 urterako lan egutegia arautzen duen arau proiektuari buruzkoalegazio partikularrak bidaltzeko epea agortu zen.

Jarraian, Kontseilura bidali diren gogoeten edukia azaltzen da:

ELAk eta LABek izendatutako kideek adierazten dute urriaren 12a eta abenduaren 6a lan jaitzat hartzearen kontra daudela adierazi dute, zeren haien ustez, jai hauetako bat ere ez baita sortzen Euskal Herrian ospatzeko dagoen arrazoietatik eta ez baitatoz bat euskal langileen gehiengoaren sentimenduarekin.

ELAk eta CCOOk izendatutako kideen ustez, 2007ko apirilaren 5ean den aste santuko ostegunak jaia izan beharko luke; eskaera hau, ordea, modu desberdinetara antolatzen dute.

Kasu batean, CCOOk proposatzen du apirilaren 5eko osteguna jaitzat utzi eta apirilaren 9an den Pazkoko astelehenera uztailaren 25eko jaia eramatea, 2001/1983 Erret Dekretuak autonomia erkidegoei aitortzen dien ahalmena erabiliz. Honela lan egutegiak 12 jai orokor izango ditu oraingoan ere (dekretu proiektuaren 3. artikuluak aipatzen dituen tokiko jaiak alde batera utzirik), baina jaia apirilaren 5a izango litzateke eta uztailaren 25a, berriz, ez litzateke jai izango.

Beste alde batetik, ELAk izendaturiko kideak, apirilaren 5a jaitzat izendatzeko, Langileen Estatutuaren 37.2 artikuluan ezarritako ahalmena erabiltzea proposatzen du; honek esan nahi luke, proiektuan jarri diren hamabi jai egunei beste bat gehitzea, egun hau berreskuratu beharrekoa izango balitz ere. Haren ustez hau egitea bidezkoa da, ostegun santua Euskal Autonomia Erkidegoko jai tradizionala baita, eta gainera 2001 urteko lan egutegian hau egiteko bidea ematen duen aurrekari bat dagoela aipatzen du.

Lan Harremanen Kontseiluaren Txosten Batzordea 2006ko ekainaren 21ean bildu zen beren-beregi 2007 urteko lan egutegia ontzat ematen duen dekretu proiektu hau aztertzeko.

Bileran zehar ELAk, LABe keta CCOOk izendatutako kideek, gogoeta partikularrak ematekoeuren idazkietan adierazitako jarrerak berri zere azaldu zituzten, gogoeta hauen edukiaren berri “Ekarpenen laburpena” izeneko atalean eman delarik.

Beste alde batetik, Confebaskek izendatutako kideak, lehendabizi, ELAren proposamenarekiko desadostasuna adierazi zuen eta, beraz, berreskuratu beharreko hamairugarren jai egun bat gehitzearen kontrako jarrera azaldu zuen. Honen ondorioz, haren jarreraren arabera bakarrik hamabi egun eman behar dira jai eguntzat (tokiko bi jaiak alde batera utzirik). Hau gora behera, CCOOk izendatutako kideak adierazi duenaren ildo berean, haren ustez, lan sailak prestatu duen dekretu proiektuak ezartzen duenaz bestela, apirilaren 5a, ostegun santuko eguna, alegia, jai eguntzat utzi beharko litzateke, eta uztailaren 25eko jaia apirilaren 9ra, hau da, Pazkoko astelehenera eraman, azken hau erkidego osoan gordetzen den jaia baita. Bere jarrera sendotzeko beste argudio bat ere eman du, hots: uztailaren 25a batez ere Gasteizen ospatzen da eta, toki bakoitzeko jaiak proposatzeko gaitasuna toki horiexetako udalek badaukate ere, 2007an gertatuko den egoerak, uztailaren 25a jai eguntzat hartzeko bidea emango luke, gainerako jai tradizional biei, hau da, San Prudentzio eta AndraMari Zuriaren egunei uko egin gabe, 2007an abuztuaren 5a, hau da, Andra Mari Zuriaren eguna, igandea delarik.

Behin Txosten Batzordeko kide guztien jarrera desberdinak aztertuta eta batzorde honen behar besteko gehiengoak bultzatzen duen iritzi komuni kez dagoelarik, bilera amaitu egin da, Lan Harremanen Kontseiluak irizpenik eman gabe.

Bilbo, 2006ko ekainaren 21a