CRL-LHK
  KONTSEILUAK EGINDAKO TXOSTENAK
Kontsulta jarduerara itzuli
Lan Harremanen Kontseiluaren txostena, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren Agindu Proiektua, langileek, 2008ko martxoaren 9ko hauteskundeetan parte hartu eta dagozkien ordainsariak jaso ditzaten arauak ematen dituenari buruz
 

Aurrekariak:

2008ko urtarrilaren 25ean, Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritzaren bitartez, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak agindu proiektu bat helarazi du Lan Harremanen Kontseilu honetara, langileek 2008ko martxoaren 9ko hauteskundeetan parte hartu eta dagozkien ordainsariak jaso ditzaten arauak ematen dituena.

Agindu proiektuaren testua Lan Harremanen Kontseiluko Txosten Batzordeko kideei helarazi zaie, eta 2008ko urtarrilaren 31n egindako bileran eztabaidatu da.

Proiektuaren testuari buruzko iritziak

Txostenaren gaia dugun agindu proiektuaren testuak errepikatu egiten du, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, helburu berberarekin lehenago emandako beste arau batzuen edukia.

Honen aurreko proiektuen harira ere Lan Harremanen Kontseiluak eman izan ditu kasuan kasuko txostenak, eta bertan, sindikatuek eta enpresaburu elkarteek izendatutako Txosten Batzordeko kideen iritziak jasotzen ziren.

Ikusirik gaur egungo arauaren testuaren eta haren aurretik izan zirenen arteko berdintasuna, LHKko Txosten Batzordeak, gai honen inguruan txosten horietan esaten zuena errepikatu nahi du oraingoan ere.

Horrenbestez, 2008ko urtarrilaren 31n egindako bileran onartu da jarraian ematen dugun

Txostena

Kontseiluko kideek beren adostasuna adierazten dute, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren agindu proiektuaren testuarekin, alegia, langileek 2008ko martxoaren 9ko hauteskundeetan parte hartu eta dagozkien ordainsariak jaso ditzaten arauak ematen dituenarekin, honako puntu honetan izan ezik: enpresaburuen elkarteek izendatutako kideen iritzian, ordaindutako baimena bakarrik aitortu behar litzaieke langileei beren lan jarduna eta hauteskunde kolegioen irekitze ordutegia lau ordu edo gehiagotan bat datozenean.

Bilbo, bi mila eta zortziko urtarrilaren hogeita hamaikan.