CRL-LHK
  KONTSEILUAK EGINDAKO TXOSTENAK
Kontsulta jarduerara itzuli
Agindu Proiektua, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, langileek, dagozkien ordainsariak jasoz, 2003ko maiatzaren 25eko hauteskundeetan parte har dezaten arauak ematen dituena
 

Lan Harremanen Kontseiluaren txostena, agindu egitasmo honi buruz, hau da, langileek, beren ordainsariak jasota, 2003ko maiatzaren 25eko hauteskundetan parte hartu ahal zezaten arauak ematen zituenari buruz.

AURREKARIAK

1) 2003ko maiatzaren seian, Lan Harremanen Kontseilu honen egoitzara heldu zen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzak helarazita, idazpuruan aipatu dugun agindu proiektuari buruzko txosten baten eskabidea..

2) Berehala dei egin zitzaien txosten batzordeko kideei eta helarazi zitzaizkien agindu proiektuaren testua eta Kontseiluko zerbitzu juridikoek egindako txosten teknikoa.

3) 2003ko maiatzaren 14an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburuaren 2003ko maiatzaren 9ko agindua, langileek, beren ordainsariak jasota, 2003ko maiatzaren 25eko hauteskundetan parte hartu ahal zezaten arauak ematen zituena.

4) 2003ko maiatzaren 15ean, txosten batzordea Kontseiluaren egoitzan batzartu da

AURRE GOGOETA

Aurretiaz, eta aurrekarietan adierazi dugun bezala, aginduaren testua maiatzaren 14ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua izan dela ikusirik, horrenbestez, txosten batzordearen bilera egin baino lehen eta eskabide formala Kontseilu honetako egoitzara heldu baino 5 egun baliodun geroago bakarrik, Lan Harremanen Kontseilua osatzen duten kideek beren protesta formala adierazi nahi dute, Kontseiluaren parte hartzea eskatu den moduarengatik.

Lehenagoko zenbait alditan adierazi izan den gisan, -txostena emateko denbora tarte laburra gelditzen zela, edo abantzu onespen formalarekin eta xedapenaren argitarapenarekin batera helarazitako beste eskabide batzuen karietara- kontsulta jarduera era eraginkorrean bete nahi bada, zentzuzko denbora bat eduki behar da Kontseilua osatzen duten antolakundeek arau proiektuaren edukiari buruzko analisiaren aurreko txosten teknikoak taxutu ahal ditzaten, eta horren ondorengo debateari ekiteko Lan Harremanen Kontseiluaren beraren barnean.

Hala eta guztiz ere, eta bere lege erregulatzailearen 2. artikuluak esleitzen dizkion eginkizunak beteaz, Lan Harremanen Kontseiluak jarraian ematen du honako

TXOSTENA

Txostenaren gaia den agindu proiektuaren testuak errepikatu egiten du aurreko arau batzuen edukia, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan lehenago burututako beste hauteskunde prozesu batzuen inguruan helburu berberarekin emandakoak, alegia.

Honen aurreko proiektuen harira ere helarazi izan zaizkio Sail eskatzaileari Lan Harremanen Kontseilu hau osatzen duten antolakundeen iritzia jasotzen zuten txostenak.

Ikusirik gaur egungo arauaren testuaren eta haren aurretik izan zirenekoen arteko berdintasuna, beharrezkotzat jotzen dugu txosten horietan esaten genuena orain errepikatzea, izan ere, sindikatuek beren adostasuna adierazten dute helarazitako proiektuaren testuari dagokionean, eta Confebaskek, berriz, bestela uste du, hots, boto eskubidea betetzeko ordaindutako baimenak mugatuta egon beharko lukeela bakarrik lan jardunaren eta hauteskunde kolegioen ordutegiaren artean lau ordu edo gehiagoko kointzidentzia daukaten langileentzat.

Bilbon, 2003ko maiatzaren 15ean.