CRL-LHK
  KONTSEILUAREN JARDUERA
<
  Preco zer den
  Akordioaren testua
  Adiskidetze bitartekotza: eskaera
  Arbitrajea: eskaera
  Precoren azken datuak
  Menu nagusira itzuli
 

ZER DA PRECO?

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde sindikal eta enpresadunen elkarte garrantzitsuenek lan-gatazkak konpontzeko sortu duten borondatezko prozeduren sistema.

1984 urtetik aurrera egindako lanbide arteko akordio sail baten bidez finkatu eta gaurkotu ondoren, 2000-02-06an ELA, CCOO, LAB, UGT eta CONFEBASK-ek "Lan-gatazkak konpontzeko borondatezko prozedurei buruzko lanbide arteko akordioa - Preco" izenpetu dute (2000-04-04ko EHAA, 66. zenb.). 1990ko Preco-II ordezten du (bere testu zuzendua 1994-06-21eko EHAAn, 117. zenb.-an argitaratu zen), eta 200-06-05etik, bere aplikazio-datatik aurrera gure euskal Autonomia Erkidegoko lan-gatazkak konpontzeko indarrean dagoen sistema da. 2002.06.21eko 117. EHAAn Precoren Batzorde Paritarioak hartu dituen erabakiak argitaratu dira; eta eraaki horien bidez, eranskinean agertzen diren arauen osagarri gertatzen diren arau berriak gehitu dira.

BERE IZAERA

Langileen Estatutuaren 83. Artikuluak babesten duen lanbide arteko akordioa da, eta euskal Autonomia Erkidegoko langileengan eta enpresariengan eta beren ordezkariengan du eragina.

ZEIN DA BERE HELBURUA?

Gatazkak alderdien ahalik eta parte-hartze handienarekin konpontzea.

ZEIN ERATAKO GATAZKATAN APLIKATZEN DA?

  • Era guztietako lan-gatazketan, hala sektore pribatukoetan nola publikokoetan:

    • Estatuaren arauak nahiz hitzarmen edo itun kolektiboak interpretatu nahiz aplikatzerakoan arazoak daudenean, zeinahi dela ere beren eraginkortasuna

    • enpresaren erabakiak nahiz jarduerak arazoak sortzen dituenean

    • interes desberdinak daudenean (negoziazio kolektiboetan akordiorik iristen ez denean)

Lan-legeetan zein negoziazio kolektiboan finkatutako kontsultaldietako bat ez etortzeetan (lan-baldintzen aldaketa dela, mugikortasun geografikoa dela, enplegu-erregulazioa dela, eta abar).

ZEIN PROZEDURA ESKAINTZEN DIRA?

  • Adiskidetzea: adiskidetzaile batek alderdiei laguntzen die akordioa irits dezaten.
  • Bitartekaritza: bitarteko bat alderdiek akordioa irits dezaten saiatzen da, eta lortzen ez badute, bakoitzak askatasun osoz onar nahiz bazter dezakeen proposamen formala aurkezten die.
  • Arbitrajea: arbitro bat akordioa irits dezaten saiatzen da, eta ezinezkoa gertatzen bada, arbitraje-epai loteslea ematen du, zuzenbidean nahiz ekitatean oinarriturik.

DOAKOA ETA BORONDATEZKOA DA

- Adiskidetze, bitartekaritza eta arbitrajeak guztiz doakoak eta borondatezkoak dira. Eragindako langile eta enpresariak ordezkatzen dituztenen gehiengoak hala nahi izanez gero abiarazten dira.

- Bitartekaritzari dagokionez ohiz kanpo, nahikoa da bi alderdietako baten gehiengoak eskatzea, honako bi kasuetan:

  • Hitzarmen edo itun kolektibo batean hala aurreikusi bada gai jakin batzuei dagokienez, edota.
  • Hitzarmen kolektibo bat negoziatzen hasi eta 6 hilabeteetara oraindik akordiorik ez badago, edo azken bi urteetan negoziaziorik izan ez bada.

NORK KUDEATZEN DITU?

Precoren kudeaketa Lan Harremanen Kontseiluaren eskuetan dago. Akordioari edo prozedurei buruzko edozein gaitarako, Kontseiluaren egoitza nagusian Precoren koordinatzailearekin harremanetan jarri ahal duzu:

  • Urquijo Zumarkalea, 2, 3.a ezk., 48008 Bilbo
    Telefonoa: 94.479.21.00
    Faxa: 94.479.21.01
    E-mail: precoinfo@crlv.net
Prozeduren eskaerak eta prozedurak eurak kudeatzea Kontseiluaren lurralde egoitzetan egiten dira:
  • Araba: Landaberde 35 behea, 01010 Vitoria-Gasteiz
    Telefonoak: 945.23.00.28 eta 945.13.07.10
    Faxa: 945.13.91.18
    E-mail: precoalava@crlv.net
  • Bizkaia: Urquijo Zumarkalea, 2, 3.a ezk., 48008 Bilbo
    Telefonoa: 94.479.21.02
    Faxa: 94.479.21.03
    E-mail: precobizkaia@crlv.net
  • Gipuzkoa: Hondarribia, 6, 1.a, 20005 Donostia
    Telefonoak: 943.42.97.12 eta 943.42.98.79
    Faxa: 943.42.79.05
    E-mail: precogipuzkoa@crlv.net
ZEIN PROFESIONALEK ESKU HARTZEN DUTE?N

Alderdiek elkar hartu eta adiskidetzaile, bitarteko nahiz arbitro bat aukeratzen dute Precoren erakunde sinatzaileek adosturiko zerrenda iraunkor batzuetan agertzen direnen artean.

NOLAKOA DA PROZEDURA BATEN BILAKAERA?

A. Hasiera:

  1. Hitzarmen kolektibo bateko batzorde parekideak esku hartu behar du lehenik hitzarmen hori interpretatzeko edo aplikatzeko arazoak daudenean: batzordea eraginkorra bada, hara jo behar da lehendabizi.
  2. Eskaria: Kontseiluaren egoitzetan eredu normalizatua aurkezten da. Arbitrajekoan gatazkak eragindako langile eta enpresarien ordezkarien gehiengoaren sinadura beharrezkoa da
  3. 3. Adiskidetze-saioa egoitzan:


    • a) Adiskidetzea nahiz bitartekaritza eskatu delako:

      • Egoitzaren arduradunak gatazkan esku hartzen duten guztiak biltzen ditu adiskidetze-saio baterako, joatea derrigorrezkoa delarik.

      • Adostea lortzen ez badu, eragindako langile eta enpresarien ordezkarien gehiengoak adiskidetze bati, zentzu hertsian esanda, nahiz bitartekaritza bati ekitea erabaki dezakete. Aipatu bitartekaritza kasuetan nahikoa da alderdietako baten gehiengoa. Ondoren profesionala aukeratzen da.

      • Si no acuerdan iniciar una conciliación o mediación, se declara agotado el intento de conciliación que exige la ley antes de toda demanda judicial de conflicto colectivo.


    • Adiskidetze bati zein bitartekaritza bati ekiteko ados jartzen ez badira, edozein hitzarmen kolektiboren auzi-eskea egin aurretik legeak eskatzen duen adiskidetze-saioa agortutzat jotzen da.

     

B. Garapena:
  • Naturaltasun eta malgutasun giroan arazoa ezagutu eta adostasuna iristeko beharrezkoa den guztia egiten da.
  • Gehieneko epeak:

    • Arazoa duten alderdiekiko profesionalaren jarduerarena: 15 lanegun adiskidetze nahiz arbitrajerako eta 20 lanegun bitartekaritzarako. Epe laburragoak ere ezar daitezke profesionalarekin hitz eginda.
    • Bitartekaritza-proposamena nahiz arbitraje-epaia emateko: 7 lanegun aurreko fasea amaitzen den egunetik hasita.
C. Amaiera:
  • Adiskidetzea: prozeduraren zati bakoitzaren gehienean bat etorriz gero, adostasunez amaitzen da. Adiskidetzaileak bitartekaritza-proposamen formala nahiz arbitraje-epaia eman diezaien erabaki dezakete gehiengo horiek. Azken horretarako, gatazkak eragindako langile eta enpresarien ordezkarien gehiengoa beharrezkoa da.

  • Bitartekaritza: alderdi bakoitzak idatziz onartu nahiz baztertuko du bitartekoaren proposamena 5 lanegunen buruan. Proposamena loteslea da prozeduraren alderdi bakoitzeko gehiengoak onartzen badu. Bitartekoak arbitraje-epaia ematea erabaki dezakete eragindako langile eta enpresarien ordezkarien gehiengoek.

  • Arbitrajea: arbitraje-epaiak zuzenean lotzen du eta derrigorrez bete behar da. Barneko bidetik 3 arbitroren aurrean aurkez daiteke helegitea, legeak aurreikusten dituen kasuetan gero judizialki berrikustearen kalterik gabe.
ZEIN ONDORIO ERAGITEN DITUZTE?
  • Gatazka konponduz amaitzen diren prozedurak: bat-etortzeek, onartutako bitartekaritza-proposamenek eta arbitraje-epaiek hitzarmen kolektiboen nahiz akordio kolektiboen eragin bera dute legearen arabera.

  • Gatazka konpondu gabe amaitzen diren prozedurak: adiskidetze nahiz bitartekaritza kasuetan bide judizialaren aurretik legeak eskatzen duen adiskidetze-saioa agortuta gelditzen da.

    Preco akordio berria indarrean dagoenetik, hori da betekizun hori agortzeko bide bakarra.

PRECO ETA HITZARMEN KOLEKTIBOAK

Hitzarmen edo itun kolektibo batean Precoren prozedurei buruzko arau bereziak finkatzen baditu, Batzorde Parekideak onartu beharko ditu aplikatu ahal izateko.

INFORMAZIO GEHIAGO

Informazioa, Akordioari edo prozedurei buruzko edozein gaitarako, koordinatzailearen bidez jaso daiteke, baita Kontseiluak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen lurralde-egoitzetan. Web orri honetan Precoren testu osoa eta Batzorde Paritarioaren akordioak lor daitezke, baita prozeduretarako eskabideak ere.