Jarraian Lan Harremanen Kontseiluak azken hamabi hilabeteetan izan duen erakunde jarduerako ekitaldirik esanguratsuenetako batzuen berri ematen dugu.
200805/29 Adegi. Kontseiluaren lehendakaria eta idazkari nagusia Adegik antolatutako Enpresaren eguneko ekitaldietan izan ziren gonbidatutzat.
2008/05/23 LAB. Kontseiluaren lehendakariak eta idazkari nagusiak LABen 7. Biltzar Nagusiaren amaiera ekitaldian izan ziren gonbidatutzat.
2008/05/21 SEA. Kontseiluko lehendakariak, Tomás Arrietak, SEAk,Arabako enpresaburuen sindikatuak antolaturiko jardunaldietan parte hartu zuen. Berdintasun Legearen aurreko enpresaburu gakoak izeneko jardunaldietan, lehendakariak "Berdintasun Legearen oinarrizko edukiak: eskubideak eta bete beharrak" izeneko ponentzia eman zuen.
2008/05/20 CEBEK. Kontseiluko lehendakari eta idazkari nagusiak, CEBEKek, urteko Batzar Nagusia zela eta antolatzen zuen Enpresaburuen topaketan parte hartu zuten. Aurtengo topaketaren izenburua honako hau zen: Enpresek munduko merkatura egokitzeko duten gaitasuna: toki-errealitateen eragina nazioarteko ezarpen egonkorrean.
2008/04/28 LHK. Kontseiluko lehendakaria eta idazkari nagusia, Belgikako Conseil Economique et Social de la Région de Wallonne delakoaren ordezkariekin Kontseiluaren Gipuzkoako Egoitzan izan ziren.
2008/04/17 Elkargi. Kontseiluko lehendakaria eta idazkari nagusia, Elkargik antolatutako Enpresaburuen XIX. topaketan izan ziren. Topaketaren izenburua hauxe izan zen: Enpresa egungo testuinguru ekonomiko-finantzarioaren aurrean. Egoera, perspektibak, etorkizuneko gakoak.
2008/03/06 Legekarien Euskal Kontseilua eta Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Kontseiluko lehendakariak, Tomás Arrietak, El mobbing en las administraciones públicas: cómo prevenirlo y sancionarlo izeneko liburuaren aurkezpenean parte hartu zuen, liburuan egilekidetzat parte hartua zuelarik.
2008/02/13 Euskadiko CCOO. Kontseiluko lehendakaria, Tomás Arrieta, Euskadiko Langile Komisioen Batzar Eratzailearen 30. urteurreneko ekitaldietan izan zen.
2008/02/05 Emakunde. Kontseiluko lehendakaria, Tomás Arrieta, Emakunderen 20. urteurrena ospatzeko ekitaldietan izan zen.
2008/01/31 Innobasque. Kontseiluko lehendakaria, Tomas Arrieta, Innobasque eta bere gobernu organoen aurkezpen ekitaldian gonbidatutzat izan zen.
2007/12/11 Ekonomiaren Euskal Behatokia. Kontseiluko idazkari nagusiak eta azterlan sozioekonomikoen arduradunak, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailak antolaturiko Ekonomiaren Euskal Behatokiaren lan jardunaldietan parte hartu zuten.
2007/12/03 EHUko zuzenbide Fakultatea. Kontseiluko idazkari nagusia, Tomas Arrieta, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko Sailaren X. urteurrena ospatzeko ekitaldietan gonbidatutzat izan zen.
2007/11/09 IX. ate irekiko jardunaldiak: Hitz egin dezagun fibromialgiaz eta astenia kronikoaz. Kontseiluko lehendakariak, Martin Auzmendik, parte hartu zuen, "Emakumea eta lana, argiak eta ilun uneak dituen errealitatea" izeneko ponentzia emanez.
2007/10/18
Lan arloko jurisdikzioari buruzko elkargune eta eztabaidarako foroa, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak antolatuak.
Bertan Kontseiluaren idazkari nagusia izan zen mahainguruko partaidetzat.
2007/10/17
San Prudentzio Fundazioaren X. foro soziala. Bertan Kontseiluaren idazkari nagusiak hizlaritzat parte hartu zuen.
2007/10/17
Lehen jardunaldi teknikoak: negoziazio kolektiboa eta administrazio publikoen jarduera. Jardunaldi hauek Andaluziako Lan Harremanen Kontseiluak antolatu zituen eta bertan LHKko azterlan soziolaboralen arduraduna izan zen.
2007/10/3-5
Lan gatazkak judizioz kanpora erabakitzeko organismo nazionalen XI. jardunaldiak. Jardunaldi hauek ORECLAk (KantabriakoLan Gatazkak Judizioz kanpora Ebazteko Organismoak) antolatu zituen eta bertan Kontseiluaren idazkari nagusi eta koordinatzaile juridikoarekin batera, Kontseiluan ordezkaririk duten enpresaburu eta sindikatu erakundeen kide bana izan ziren.
2007
urtea
Foro Social Aranzadi delakoan Kontseiluaren idazkari nagusiak 2007 urtean zehar parte hartzen izan du.

|