Jarraian Precoren Batzorde Paritarioak azken hamabi hilabeteetan hartu dituen akordiorik esanguratsuenetako batzuen berri ematen dugu.
Precoren Batzorde Paritarioak, Preco, 2000ko otsailaren 16ko lanbide arteko akordioa garatuz, zenbait akordio hartu ditu. Akordio horiek web orri honetan eskaintzen dugun Precoren testuan sarturik daude eta haien artean honako hauek nabarmen daitezke:
- Preco aplikatzeari buruzko eranskina aldatzeko zenbait akordio.
- Precoren 6. puntua (hitzarmenek Precori buruz dakartzaten berezitasunak) aplikatzeari buruzko akordio bat.
- Enpresetan sindikatu baten afiliazioa egiaztatzeko protokoloa.
Era berean, Batzorde Paritarioak azken hamabi hiletan zehar ondoren zehazten diren bilerak ere egin ditu:
- 2008ko martxoaren 11n. Bilera honetan Batzorde Paritarioak akordioen kudeaketari dagozkion zenbait gai aztertu zituen eta Enpresetan sindikatu baten afiliazioa egiaztatzeko protokoloa onartu zuen.
- 2008ko ekainaren 18a. Bilera honetan Batzordeak Precoren kudeaketari dagozkion zenbait gai aztertu zituen, baita enpresako hitzarmen desberdinetako berezitasunen homologazioa ere.
- 2008ko urriaren 7a. Bilera honetan Batzordeak Precoren kudeaketari dagozkion zenbait gai aztertu zituen, baita enpresako hitzarmen desberdinetako berezitasunen homologazioa ere.

|