crl  Negoziazio kolektiboaren egitura EAEn home

SARRERA

Azterketa honen oinarrizko helburuak hiru dira:

  1. EAEko hitzarmen kolektibo guztiak identifikatzea; horretarako, sektorekako eta enpresaz enpresako edo esparru txikiagoko negoziazioak bereiziko ditugu.

  2. Hitzarmen horiek jarduera ekonomikoko sektoreetan banatzea.

  3. Hitzarmen bakoitzari dagokion lanpostu-kopurua zehaztea.

Azterketa honetan, helburu osagarri modura, sektorekako hitzarmenak xehatuko ditugu, eta horrez gain, hitzarmen horietako bakoitzak biztanleriarengan duen eragin erreala aztertuko dugu, bai ikuspuntu orokorretik bai jarduera ekonomikoko sektore bakoitzaren ikuspuntu espezifikotik. Horretarako, kontuan hartuko da, batetik, sektorekako negoziazioa ez dela homogeneoa eta, bestetik, negoziazio horren baitan lurralde-esparru askotako hitzarmenak biltzen direla (estatukoak, autonomikoak, probintziakoak —lurralde historikokoak deritzegunak— eta tokikoak).