Hemen zaude: EIZIE »  Albisteak

Albisteak

«Avvenire», Iban Zalduaren liburua italieraz

avvenire.jpg

EIZIE | 2009-06-17

Iban Zalduak (Donostia, 1966) Euskadi Literatura Saria irabazi zuen 2006an Etorkizuna ipuin liburuarekin. Orain, Milango Gran Via argitaletxeak italieraz argitaratu du, Avvenire izenburuaz. Itzulpena Roberta Gozzik egina da.

Osorik irakurri...


Georgia Byng eta Arthur Schnitzler iruzkinen atalean

hiladakomolly.jpg

EIZIE | 2009-06-02

Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean beste bi gehitu ditugu.

Osorik irakurri...


2009ko Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketan esleitutako lanak

fole.jpg

EIZIE | 2009-05-28

Literatura Unibertsala bilduma osatzeko, EIZIEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz urtez urte egiten den lehiaketa publikoan hiru liburu hautatu ditu epaimahaiak.

Osorik irakurri...


Brecht-en itzulpenaz Euskalema mintegian

bertolt_brecht.jpg

Euskalema | 2009-05-21

Euskalema elkarteak Brecht-en antzerki lan baten itzulpenaz jardungo du Itxaro Bordarekin batera, 2009ko maiatzaren 29an.

Osorik irakurri...


Literatur itzulpenen inbentarioa osatu eta aztertu du Manu Lopez Gasenik

literatura.jpg

bulegoa | 2009-05-21

Literatura unibertsalaren arloan orain arte zer euskaratu den eta aurrera begira –hurrengo jarduerak abiarazi baino lehen- nola jarraitu beharko genukeen proposatu du Manu Lopez Gasenik Literatur itzulpenen inbentarioa eta azterketa (1976-2008) lanean.

Osorik irakurri...


Sarea, hiztegia balitz bezala

linguee.jpg

EIZIE | 2009-05-13

Linguee bilatzailearen bitartez milioika testu elebidunetan (ingelesa-alemana) bilatu daitezke, bai hitzak, bai esamoldeak. Emaitza bakoitzaren iturriaz informazio zehatza ageri da, adibideez lagundurik gainera.

Osorik irakurri...


Maugham eta Werfel iruzkinen atalean

igela.jpg

EIZIE | 2009-05-06

Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean beste bi gehitu ditugu.

Osorik irakurri...


Europako itzulpen merkatuaren azterketa

survey.jpg

EIZIE | 2009-04-24

Nazioarteko Itzultzaileen Federazioak (FIT) itaunketa bat sareratu du Europako itzulpen merkatuaren egoera aztertzeko.

Osorik irakurri...


Maite Imazen hitzak, Axun Aierberen omenaldian

imaz_aierbe.jpg

EIZIE | 2009-04-03

Ekitaldi ezin hunkigarriago batean, talde polita bildu zen 2009ko apirilaren 1ean, EHUren Gasteizko Letren Fakultatean Axun Aierbe zenari egin zitzaion omenaldian.

Osorik irakurri...


Haur eta gazte literaturaren itzulpeneko «Vitoria-Gasteiz» saria

haur_literatura.jpg

EIZIE | 2009-04-03

Gasteizeko Udalak kaleratu du «Vitoria- Gasteiz» sarien deia, 2008. urtean haur eta gazte literaturaren alorrean euskaraz argitaratutako itzulpenik hoberenak saritzekoa.

Osorik irakurri...


Albiste zaharragoak »