90. urteurrena dela-eta, Euskaltzaindiak erakusketa bibliografikoa egin du |
|
|
|
Berriak
|
Egilea: Pruden Gartzia
|
2009-07-21 |
Uztailaren 17an, 90. urteurreneko ospakizuna Bilboko egoitzan ospatu dela aprobetxatuz, Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak erakusketa xume bat prestatu du aretoko beira-kutxan, ospakizunak iraun duen bitartean ikusgai egon zedin.
- Lau Akademien berri ematea
- Euskaratik eta euskarara hizkuntza horietatik egindako itzulpenen berri laburra (toki berezia du Bernardo Atxagaren azken nobelak, Zazpi etxe Frantzian, ia aldi berean lau hizkuntzetan argitaratu baita)
- Antzinako euskal literaturaren berri laburra: Leizarraga, Axular eta Larramendi
- Mapa bat, autonomietako hizkuntzetatik Real Academia Española-n akademikoak izandakoen berri ematen duena.
Eranskin gisa, erakusgarri egon diren liburuen zerrenda ekartzen dugu hona.

Liburuen zerrenda 93,25 Kb
|
|
Euskaltzaindiaren 90. urteurrena, Bilbon |
|
|
|
Berriak
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
2009-07-20 |
Ekitaldi akademikoari amaiera emateko, adierazpen bat irakurri zuen Andres Urrutia euskaltzainburuak, lau Akademien izenean. Ondoren, Euskaltzaindiaren 90. urteurrenako oroigarria eman zien Euskaltzainburuak beste hiru Akademietako ordezkariei (Euskaltzaindiaren logoari buruzko erresinazko eskultura, David Abajok egina). Azkenik, ospakizun ekitaldira joan ziren euskaltzain oso, emeritu, ohorezko eta urgazle guztiek Euskaltzaindiaren ikurra jaso zuten, Zuzendaritzako kideen eskutik.
Akademien Adierazpena, euskaraz 30,69 Kb
Akademien Adierazpena, gaztelaniaz 35;28 Kb
|
Galizia, Katalunia eta Espainiako Akademiekin ospatu du Euskaltzaindiak bere 90. urteurrena |
|
|
|
Berriak
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
2009-07-17 |
Hauek izan dira gaur Bilbon izan diren akademia horietako ordezkariak:
- Real Academia Galega: Xoxé Ramón Barreiro presidentea eta Manuel González idazkaria
- Institut d'Estudis Catalans: Joan Martí presidentea eta Isidor Marí presidenteordea
- Real Academia Española: Víctor García de la Concha zuzendaria eta Jose Antonio Pascual zuzendariordea.

|
Gehiago irakurri...
|
Akademiak Euskaltzaindian: Real Academia Española |
|
|
|
Berriak
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
2009-07-16 |
Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Bilbon, Akademiaren egoitzan. Egun horretan, Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartuko ditu Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutuko. 90. urteurrena ospatzeaz gain, akademien arteko elkarlana sendotzea du xede ostiralean egingo den ekitaldiak.
Real Academia Española (RAE) gaztelania arautzeaz arduratzen den erakundea da. Gaztelaniaz hitz egiten duten beste 21 herrialdeen akademiekin batera Asociación de Academias de la Lengua Española izeneko elkartea sortua du. Bere arauak Diccionario de la Real Academia Española izeneko hiztegian argitaratzen ditu, gramatika eta ortografiaz aritzen dena.
Real Academia Española 1713an sortu zen. Egoitza Madrilen du eta Víctor García de la Concha da bere zuzendaria.

|
Akademiak Euskaltzaindian: Institut d´Estudis Catalans |
|
|
|
Berriak
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
2009-07-15 |
Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Bilbon, Akademiaren egoitzan. Egun horretan, Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartuko ditu Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutuko. 90. urteurrena ospatzeaz gain, akademien arteko elkarlana sendotzea du xede ostiralean egingo den ekitaldiak.
Institut d'Estudis Catalans (IEC) 1907ko ekainaren 18an sortu zen Bartzelonan, Antoni Rubió i Lluch lehen presidentea izan zelarik. Erakundeak sail hauek ditu: Secció Històrico-Arqueològica, Secció de Cienciès Biològiques, Secció de Ciències i Tecnologia, Secció Filològica eta Secció de Filosofia i Ciències Socials. Salvador Giner da bere presidentea. Institut-ek ordezkaritzak ditu Perpinyàn, Castellón, Alacanten eta Lleidan.
Sail horietako bat Secció Filològica, da, katalana arautzea eta babestea helburu duen saila, hain zuzen ere. Secció honen presidentea Joan Martí da.
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
1 / 30 |
|
Zuzenean...
 |
2009 Uztaila |
 |
|
|