Egiten ari diren ikerketak, oraindik bukatu gabeak
1. Adingabeei buruzko hurrengo txosten monografikoaren gai nagusia balioak helaraztea izango da: gure adingabeek zein balio dituzten, eta eragile batzuek (familiek, eskolak, ikaskideek, hedabideek, teknologia berriek) beraiengan zer eragin duten. .
Adin ezberdinetako (8 eta 16 urte bitarteko) 2.500en bat neska-mutilen erantzunak aztertuko dira.
Informazioaren oinarrizko bilketa 2007-2008 ikasturtearen hasieran egin da, eta txostena ikasturte honen bukaera aldera amaitu eta argitaratzea espero da.
2. Beste azterlan bat egiten ere hasi gara -kasu honetan, Eusko Legebiltzarrak hala eskatuta-, gai honen gainean: alkohola edo beste droga batzuk oso goiz kontsumitzen hastea, horren ondorioak eta arriskuzko portaera horiei aurrea hartzeko edo aurre egiteko erakundeen programak.