Hemen zaude: Hasiera Blogak Espaloia
Dokumentu Akzioak

Espaloia

Abuztuko ordutegiak Espaloia Kafe Antzokian

Espaloia Kafe antzokia egunero zabalduko da goizeko 11:00etan. Betiko moduan, astelehen eta martitzenetan itxi egingo da arratsaldeko 4retatik aurrera. Gainontzeko egunetan gauera arte egongo da zabalik arratsalderoko eten txiki batekin (16:00-19:00 itxita). Deskantsua hartuko dugu Espaloia kafe antzokiko lankideok abuztuaren 17tik 24ra bitartean.

Abuztuko astebete horrez gaindi, egunero zabalduko da Espaloia Kafe Antzokia. 16 gauean itxiko ditugu ateak Espaloian eta berriz zabalduko ditugu San Bartolome egunez, 24 goizean.

 

Hori bai, zabalik dagoen egunetan etxeko pizzak jateko aukera ere egongo da gauez. Pizza bat terrazatxoan?

Espaloia 2009/07/07

Azoka nagusiko jaiak uztailaren 2an, 3an, 4an eta 5ean

Espaloian menu bereziak ditugu bazkaltzeko eta afaltzeko. Aparteko giroa izango dugu gauez ere zure gorputzari astindualdi bat emateko. Goxo afaldu eta gero gorputza mugitzera. Herriko jaien egitaraua ere jartzen dugu hemen, jaia kalean ere egin dezazun.

Espaloiko jantokian bi menu egongo dira (ogitartekoak eta abarrekoak ere bai, noski)

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

26 euroko menua
33 euroko menua
Urdaiazpikoa
Bentreska entsalada
Ganba eta kalabazin bolobanak           

Legatza1/2
Txuleta 1/2

Postrea
Kafea
Urteko ardoa  

Foie
Kalamar entsalada
Bieira gratinatua

Rapea 1/2
Solomilloa 1/2

Postrea
kafea
ardo ondua

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Eta gozatu jaiaz:

Egitaraua

Uztailak 2, eguena: MOZORRO GAUA

17:00        Umientzako jokoak (Artikoa)

19:30        Mozorro jaitsieria Salbadorretik Ustekabe txarangarekin. Plazara             iritsitakoan alkate txikixari emango jako agintia eta brindisa egingo da         jaixei   hasieria emoteko. Ondoren buruhaundixak.

22:00        Mozorro afaria plazan.

23:00        Erromerixia: Kupela taldearekin

00:00        Larrain dantza urteroko ohittura onari jarraittuz. Ondoren erromerixiak         jarraittuko dau.

 

Uztailak 3, barikua: GAZTE ETA ERRETIRATUEN EGUNA.

 

11:00        Umientzako puzgarrixak salbador kalian.

11:15        Intxorta elkartearen aurrean salda banatuko da.

11:45        Krabelinak jartzea jubilatuei.

12:00        Meza Nagusixa, iazko jaixetatik hil diren jubilatuen alde.

13:00        Herri kirolak: Harrijasotze saioa Goenatxo eta Goikoetxe.

14:00        Jubilatuentzako bazkarixa Espaloian. Bazkalostian dantzarako aukeria         egongo da Peli Arantzabal soinu jolearekin.

14:00        Umeentzak bazkarixa.

16:00        Puzgarrixak umientzako.

18:30        Buruhandixak.

19:00        Zezenak.

20:00        Trikibertso poteoa.

20:15        Bits festa plazan.

22:00        4 1/2 ko buruz buruko pilota txapelketako finalak.

22:30        Erromerixia: Zurrust taldearekin.

00:00        Suzko zezena plazan. Ondoren erromerixiak jarraittuko dau.

00:00        Kontzertuak Gaztetxe ondoko lautadan: Trapatoni Circus Band,             Skakeitak eta Skasti.

07:00        Txokolatadia Gaztetxian.

 

Uztailak 4, zapatua: HERRI EGUNA

 

11:30        Kuadrilen hamaiketakoa: Ozkarbi elkartean.

11:45        Buruhanduxien etorrera salbadorretik Ustekabe txarangak lagunduta.

12:30        Asto karreria, Elgetako IX. Sarixa.

13:00        Kalejira Ustekabe txaranga eta buruhaundixekin.

14:30        Bazkari herrikoia: paella erraldoia eta sahieski errea.

16:00        Kantuak eta dantzak Jainaga eta Narbaizarekin

19:00        Zezenak. Ustekabe txarangak alaituta.

22:30        Erromerixia, Imuntzo eta Belokikin.

23:30        Bolo txapelketa.

00:00        Susko zezena.

00:00        Kontzertuak Gaztetxe ondoko lautadan: Señor No, Hell Beer Boy seta         Doubling Boys.

Uztailak 5, domekia: FERIXA NAGUSIXA.

 09:00        Ferixa Nagusixa zabalduko da: ganadu erakusketia, makinarixia eta         burdindegi azoka.

 - Erakusketia eta salmentia: lorak, barazkixak, gaztaiak, fruta, txakoliña,     eztixa, landarak...;  Eskulangintza; Herriko abereak; Idiak; Artisauak.

 12:00        Elgetako trikitilarixak alaittuko dittue kaliak goizean zihar.

12:00        Idi probak

18:00        Umeentzako play-back lehiaketa

19:30        Kabareta. Femme Fatale konpainiaren eskutik.

21:00        Txitxiburduntzia
Espaloia 2009/06/25

Una Noche sin Sabina: Sabinaren kantak zuzenean

Hamaika lokal pasatu dituzte Joaquín Sabinaren kantak hemen eta han joz. Ordu eta erdiko kontzertua izango da eta kantu akustikoenetik martxa handiagoa duten kantuetara egingo dute lau taldekidek. Sabinaren kanta ezagunenak joko dituzte eta baita errepertorioko harri bitxiren bat ere.

Una Noche (sin) Sabina
Sabinaren bertsioak egiten duen taldea.

 

Eguna: ekainak 19, barikua.

Ordua: 22:30

Sarrera: 6 euro eta 4 euro.

Espaloia 2009/05/28

Ama Say eta Deabruak Teilatuetan zuzenean

Garai batean makina bat bider jo zuten elkarrekin bi talde handi hauek. Orain berriz elkartu eta Espaloia Kafe Antzokian emango dute kontzertua. Biak ala biak ikusteko gogorik baduzu ez egin zalantzarik: Espaloian demaseko kontzertua emateko prest datoz talde biak. Zita maiatzaren 23an.

Eguna: maiatzak 23, zapatua.

Ordua: 22:30ean.

Lekua: Elgetako Espaloia kafe antzokia

Espaloia 2009/05/13

Magia Mostra V: Puntako magoak berriz ere

Gaetan Bloom ekartzea lortu dugu. Magia egiten duen mago originalenetariko bat, magoak ere txundituta uzten dituena. Eta Zapaturako 5 mago handirekin osatutako gala egingo dugu. Disziplina ezberdinak eta aberatsak. Magoak Alemaniatik, Frantziatik, Kataluniatik... Ez galtzeko modukoa!

Magia Mostraren aurkezpena 2009
Larraitz eta Gorka aurkezpena egiten
 
  • 8 barikua: 22:30ean. Magia erakustaldia izan handi batekin: Gaetan Bloom (Frantzia). Gaetan Bloom ekartzea lortu dugu. Magia egiten duen mago originalenetariko bat da, sortzailea. Dituen egiteko moduek, efektuek... ez dutee sortzen publikoaren txalo zaparrada bakarrik, miresmenez begiratzen dute gainontzeko magoek ere Bloomen lana. Urte askoan egon da Pariseko  Crazy Horse kabaretean lanean eta baita Las Vegasen ere. Orain, Espaloia kafe Antzokian. Sarrera 15 euro izango da eta bazkideek 12.

 

  • 9 zapatua: Magia Gala. 22:30ean. Juan Mayoral (Leon), Jane (Txina), Xabi Tapias (Bartzelona), Sébastien Dethise (Frantzia), Karim aurkezle lanetan (Madril). Sarrera 16 euro eta bazkideek 12.

Magia golfoa egongo da 01:30ean Espaloiko tabernan, bertatik bertara. Tragoa hartzera datozenendako magiaz gozatzeko aukera. Ateak irekita egongo dira magia gala amaitzeaz bat.

  • 10 domeka: 12:30ean Magia herriko kaleetan. Ume, gazte, edadetu... magia ikusiko dute tabernetan, plazan, kalean... doan izango da eta domeka eguerdiari berebiziko kolorea emango dio hainbat magoren lanak. 

 

Bonoa ere badago: Bi egunetara bazatoz 28 euroan lortuko duzu sarrera (bazkideek 21).

Magia Mostra V
Magia Mostra Elgetan. 2009an bosgarren aldiz.
Espaloia 2009/04/29

"Despertar los sentidos"-en 'barreras' dantza ikuskizuna apirilaren 26an

Despertar los sentidos dantza ikuskizuna apirilaren 26an "Despertar los sentidos" taldea bigarren aldiz ikusi ahal izango da Espaloia Kafe Antzokian. Aurrekoan izandako arrakastak eragin du berriz ere Elgetako taula gaina dantzari hauez betetzea. Sarah Ramirez-en eskutik etorriko dira berriz ere eta helburua aurrekoan zekarten bera izango da, ezintasunen bat duten lagunen bizitza kalitatea hobetzea. Ez dakit sekula ikusi duzuen dantzan talde hau, merezi du profesional hauei aukera bat emateak. 'Barreras' lana aurkeztuko dute.

Despertar los sentidos
Despertar los sentidos taldeko dantzarietako batzuk.

 

Dantzaren bitartez zabaltzen da mundu berri bat dantzari hauendako. Integraziorako balio duen ekimena da eta hor aldetik Espaloiak bat egiten du Despertar los sentidos-en lantalde osoarekin. Berriz ere gustura asko ikusiko ditugu dantzan.

Emozioak pizteko kapazitate handia dute dantzari profesionalok, eskaintzen dutenak kalitatea du eta entsegu askoren emaitza erakustera datoz beste behin.

  • Eguna: apirilak 26, domeka
  • Ordua: 18:30ean.
  • Lekua: Espaloia Kafe Antzokia.
  • Sarrera: 6 euro. Bazkideek 3.


Informazioa ekimen honen webgunean: "despertar los sentidos".

Espaloia 2009/04/20

'Good sex good day' antzezlan umoretsua apirilaren 24an

Umoreak hartuko du Espaloiko taulagaina. Umore bizia, umore fina ekarriko dute "good sex, good day" antzezlanarekin. Sarrerak salgai daude apirilaren 24rako. 22:30an hasiko da antzezlana.

Good sex good day
Antzezlana Elgetako Espaloian.

Yolanda Garcia Serranok idatzi eta zuzendutako antzezlana da "good sex, good day" edo "lo que ellos ignoran de ellas". Zuzendari hau ezaguna da Espainiako zinemagintzan egindako komedia lanengatik. Goya sariak ere jasotakoa da "todos los hombres sois iguales" lanarekin, baina gehiago ere egin ditu: "Porqué lo llaman amor cuando quieren decir sexo”,  “El amor perjudica seriamente la salud”, “Entre las piernas”, “De qué se ríen las mujeres”, “Cosas que hacen que la vida valga la pena”, “Reinas”,…) eta zuzendaritza lanarekin nabarmendu zuten hauekin ere: (“Kilómetro 0”, “Raquel busca su sitio”, “Que asco de amor”,…). 

Antzezlan hau Off Broadway-en estrenatu zen eta Espaiiniako lehenengo zuzendaria izan da New York-en lana estrenatzen duena. Euskal Herriko bertsioan hiru lagun ezagun ikusiko ditugu taula gainean: Susana Soleto ("Vaya Semanita", "Campus"…) Itziar Urretabizkaia ("Esto no es serio, ¿o sí?", "Goienkale") eta Idota Merodio ("Esto no es serio, ¿o sí?"…)


Eguna: Apirilak 24an
Ordua: 22:30ean
Lekua: Espaloia Kafe Antzokia
Sarrera: 13 euro eta 11 euro.

Espaloia 2009/04/06

`Tocata y Fuga´ antzezlana martxoaren 27an

Erreabilitazio eta erreintzerzio berbak makina bat aldiz entzuten ditugu... Kasu hau ere lotuta dago horrelakoekin. San Dimas kartzelako preso batzuen kasua da. Egindako kalteak gizarteari ordaindu eta erreabilitatu edo erreintzertzio bidea hasteko talde koral bat osatuko dute. Kateatuta eta funtzionarioen begiradapean beraien istorioak kontatuko dizkigute. Martxoaren 27an, barikuan. 22:30ean.

Tocata y fuga
Tocata y Fuga antzezlaneko hiru antzezle barroteen ostean.

Petsonok ditugun errespontsabilitateez ere jardugo dute Zanguango teatro-koek. Nola egoera sozial, ekonomiko, politiko eta abarrekoek zernolako eragina duten... eta horiek kausa nola biktima eta borreroak izendatzen ditugun besterik gabe, guri horrela iruditzen zaigulako.

Atzerkia, zuzeneko musika dantza, txontxongilo jolasak... trajikomedia baten nahastuko dira, ez gozo ez gazi, baina zapore oneko. Zanguango Teatro ezagutzen dutenek ez huts egiteko antzezlana eta baita ezagutzen ez duzuenok gerturatzekoa ere.

 

Aktore lanetan jardungo dute: Jorge Arche Fernandez, Raul Camuno, Helena Fernandez Moreno, Muguel Garces eta Begoña martin Treviño. Ideia originala Miguel Muñozena da.

Espaloia 2009/03/15

Ohean antzezlana otsailaren 13an

Indartsu atera da Ohean izeneko antzezlana aurrean izan duen erronka bikoitzetik, eta bide batez, aukera eman digu euskarazko antzerkiaren kalitateari neurria hartzeko, estrenaldi honen aurrean gaztelaniazko bertzioarena izan delako eta biak ala biak Matias Bizeren kultu-film ederrean oinarritu direlako. Elgetan ikusi ahal izango da otsailean bertan.

Eguna: otsailak 13, barikua

- Ordua: 22:30ean.

- Sarrerak salgai, 13 euro eta 9 euroan.

 

Kritika, Berria egunkaritik hartua: ERRONKA BIKOITZA

Indartsu atera da Ohean izeneko antzezlana aurrean izan duen erronka bikoitzetik, eta bide batez, aukera eman digu euskarazko antzerkiaren kalitateari neurria hartzeko, estrenaldi honen aurrean gaztelaniazko bertzioarena izan delako eta biak ala biak Matias Bizeren kultu-film ederrean oinarritu direlako.
Pantailatik antzokira edo alderantzizko bidea egin duten obrak ez dira gutxi, eta gehienetan gidoiaren bikaintasunak eragin du jatorrizko produktua lengoaia berri batera eraldatzeko nahia.  Kasu honetan, gainera, filmeko bikote protagonistak gelatik irten gabe ematen zuen denbora osoa, eta horrek asko erraztu du planteamendu eszenikoa.  Bestalde, filmeko klaustrofobia giro nabaria ez zaigu hain itxia iruditu eszenatoki batean ikusi dugunean.
Aurrera joan baino lehen, jakin beharra dago ekoizpen partekatua izan dutela euskarazko eta erdarazko bertsioek: En la cama Tamzin Townsend prestigio handiko zuzendariak sinatzen du, eta hango bikote protagonista Maria Estevek eta Roberto San Martinek osatzen dute.  Esan gabe doa erdarazko bertsio horrek ere primeran funtzionatu duela, eta nik uste dut guztiz onuragarria izan dela Carlos Panerarentzat Townsend bezalako profesionala parean zegoela jakitea, bere lehiaren arrean kalitate ukaezinezko produktua atera zaiolako, batez ere aktore bien interpretazioen aldetik.
Euskarazko bertsioari dagokionez, erregistro erabat neutroan mantendu da testua emanaldi osoan, emagaldu hitzaren erabileran neutraltasunik ez dagoen arren. Baina zoritxarreko hitza kenduta, hizkuntza-asepsia nagusitu da dialogoetan, eta nik usted ut asepsia horrek indar apur bat kendu diola jatorrizko testuari.  Bestetik, aipatzekoa da aldaketa eta txantxa txiki batzuk txertatu direla, egoera hurbilagoa izan zedin, nahiz eta haietariko gehienak benetan beharrezkoak ez ziren.
Eszenografiak garrantzi osoa eman dio oheari –Tamzinek dekorazio zeharo naturalista hobetsi zuen-, eta iluntasunean utzi du ohearen inguruan dagoen guztia, egoeraren ezohikotasuna nabarmenduz eta bikotekideek elkarri buruz ez dakitena sinbolizatuz.  Horrek babesgabe samar utzi ditu antzezleak eta, paradoxikoki, protagonismo apur bat ere kendu die, eremu eszenikoari gehiegizko garrantzia ematean.  Haiek, ordea, ederki aurren egin diete oztopo guztiei, presentzia eszenikoa, deklamazioa, ahotsaren proiekzioa eta keinu bakoitza segurtasun osoz menperatuz.  Eta nik pozik nago, behingoz ikusi ditugulako euskal antzerki estandarrean telebistako estilo merketik urrun egon diren antzezpenak, nahiz eta Paneraren bertsioan emozioen intentsitate zertxobait apalagoa izan den.
Agus Perez.  BERRIA.  Arriaga Antzokia Martxoak

OHEAN
Matías Bizé-ren filmean oinarritua
Jatorrizko gidoia:  Julio Rojas
Egokitzapena eta itzulpena: Unai Elorriaga
Musika: Rafa Rueda
Eszenografia:  Gorka Mínguez  
Ekoizlea:  Maskarada

Antzezleak:      Aitor Beltrán eta Matxalen de Pedro
Zuzendaria:      Carlos Panera
       
SINOPSI
Taberna batean elkar ezagutu eta handik ordu batzuetara, gizon batek eta emakume batek gela hartzen dute hotel merke batean sexu gau bat pasatzeko elkarrekin. Ez dakite ezer elkarren gainean, ezta bestearen izena ere, eta egun horren ostean ez dute berriro elkar ikusiko. Sexuaren ostean arrotz bi hauek ohartzen dira halako kimika bat sortu dela haien artean. Berbetan hasten dira eta, berez-berez, euren iragan eta intimitaterako ateak zabaltzen dizkiote elkarri. Euren kontakizunetan oroitzapenak eta ametsak tartekatzen dira, gezurrak eta egiak, gurariak eta beldurrak, zintzotasuna eta traizioa, maitasuna eta gorrotoa. Gauean barrena nahastuz doa dena.

Izen bereko film txiletar bikainetik abiatuz, Maskaradak proposamen orijinal eta ausarta eskaintzen digu, Unai Elorriagak egokitu eta euskaratua eta Aitor Beltranek eta Matxalen de Pedrok antzeztua, Carlos Paneraren zuzendaritzapean.

MASKARADAren eszeneratze bereziari esker, OHEAN era guztietako espazioetara eraman daiteke: italiar erako betiko antzokietara edo erabilera askotako aretoetara, ikusleak antzezleen inguru osoan kokatuta

“EN LA CAMA”. FILMA / SARIAK ETA ZINEMALDIAK
* Filmik onena: VALLADOLID International Film Festival, ESPAINIA.
* Gidoirik onena: HABANA International Film Festival, KUBA.
* Hirugarren "Coral" saria: HABANA International Film Festival, KUBA.
* Filmik onena: Festival de Cine de VIÑA DEL MAR, TXILE.
* Andrazko antzezlerik onena: Festival de Cine de VIÑA DEL MAR, TXILE.
* FIPRESCI saria: FESTROIA International Film Festival, PORTUGAL.
* Ikusleen saria: Festival Latinoamericano de Cine, TOLOSA, FRANTZIA.
* Latinoamerikako filmik onena: Festival de Cine de MONTEVIDEO, URUGUAY.
* Epaimahaiaren sari berezia: Festival Internacional de CINE DE CARTAGENA, KOLONBIA.
* Luzemetraiarik onena: Casa de las Américas saria. HABANA International Film Festival, KUBA.
* Luzemetraiarik onena: Premio Caminos. HABANA International Film Festival, KUBA.
*Filmik onena: Zine Kritikarien Elkartea. Cinesul Jaialdia, BRASIL.
* Gidoirik onena: Festival de Cine de LIMA, PERU.
* Andrazko antzezlerik onena: Festival de Cine de LIMA, PERU.
*Filmik onena: Festival de Cine ICARO, GUATEMALA.
* Prentsaren eta kritikaren saria: CERO LATITUD International Film Festival. ECUADOR.
* Epaimahaiaren saria: Latin American Film festival, HOLANDA.
*Andrazko antzezlerik onena: Fipresci saria. Palm Springs-eko jaialdia, 2007.
* Filmik onena: Festival Internacional Cine Digital de VIÑA DEL MAR, TXILE.
* Ikusleen saria: Festival Internacional Cine Digital de VIÑA DEL MAR, TXILE.
* Andrazko antzezlerik onena: ALTAZOR saria, TXILE.
* Gidoirik onena: PEDRO SIENNA, TXILE.
* Andrazko antzezlerik onena: PEDRO SIENNA saria, TXILE.
* Muntaiarik onena: PEDRO SIENNA saria, TXILE.
* Gidoirik onena: Wikén saria, TXILE.
* Antzezlerik onena: Wikén saria, TXILE.   
* Zuzendari berririk onena: Wikén saria, TXILE.
* Gidoirik onena: APES saria, TXILE.
* Andrazko antzezlerik onena: APES saria, TXILE.
* HAUTAPEN OFIZIALA: NEW DIRECTORS NEW FILMS NEW YORK
*HAUTAPEN OFIZIALA: SAN FRANCISCO INTERNATIONAL FILM FESTIVAL
*HAUTAPEN OFIZIALA: MANHEIM-HEIDELBERG INTERNATIONAL FILM FESTIVAL
*HAUTAPEN OFIZIALA: SEATTLE INTERNATIONAL FILM FESTIVAL
*HAUTAPEN OFIZIALA: LOCARNO INTERNATIONAL FILM FESTIVAL
*HAUTAPEN OFIZIALA: AFI LOS ANGELES INTERNATIONAL FILM FESTIVAL
*TXILEREN ORDEZKARIA OSCAR sarietan 2006an
*GOYA sarietarako HAUTAGAIA, GAZTELANIAZ EGINDAKO ATZERRIKO FILMIK ONENAREN SAILEAN 2006an

Espaloia 2009/02/06

Umore absurdudun antzezlana Pez en Rayak: 'Lo Cerebro'

Barre dosirik gura duzu? ba Pez en Raya konpainiak horixe du helburu: egoera absurduak, umore desenfrenatua eta erritmoduna eta burmuinaren gaineko azalpen kuriosoak. Ostiralean, hilak 30. 22:30ean.

Cristina Medinak, Joan Estraderrek et aGerard Florejach-ek idatzitako antzezlana da Lo Cerebro. Gure burmuinetan dauden berezitasunak aztertzen ditu lanak. Ikus-entzuleei azalduko diete zelan jokatzen duen zerebroak kanpoko errepresentazioen aurrean.

60PezEnRayaLoCerebro.JPG
Pez en Rayaren 'Lo cerebro' antzezlana


Umore surrealista, absurdua… gure zerebroa azken belaunaldiko edozein ordenagailu baino potenteagoa eta abilagoa dela adierazteko.
Ikustera zatoztenok ikasiko duzue emakumearen eta gizonezkoen burmuinak ez dutela pisu bera edo gure zerebroak oilasko saltxitxa bat besteko kolesterola izan dezakeela, edo zerebroaren kapazitatearen %10 baino ez dugula erabiltzen…
Pez en Raya ezaguna da Elgetara arrimatzen den publikoarendako eta badaki umore dosi handiarekin jokatzen dutela, erritmo handian eta hizkuntza zoroan. 1997tik dihardute teatroa egiten: "Pésame mucho", "Tápate", "Hot dog" edo "Sólala" moduko lanekin.
Marka bat egin dute antzezteko moduan dibertsiorako marka bat.

  • Non: Elgetako Espaloia Kafe Antzokian.
  • Noiz: Urtarrilak 30, barikua
  • Ordua: 22:30ean
  • Sarrerak: 13 eta 11.

 

Espaloia 2009/01/24