BageraNet BageraNet
Bagera logoa

Karpeta Bagera
Karpeta Donostiako Ziberteka
Karpeta Irutxulo
Karpeta Gaztezulo
Karpeta Albisteak
Karpeta Loturak
Karpeta Non Zer
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet ] 2009ko Uztailak 27 
Bagera Hemen da JAZZALDIA, izan behatzaile!
Bagera 2009-07-22 / 22:29

Ia astebetez Donostia jazz musikaz jantziko da. Ugaria da kontzerturen batera edo bestera hurbiltzen den jendea eta, hori dela eta, BAGERAk urte dexente daramatza Jazzaldian egiten den euskararen erabilera behatzen. Baina behaketa ahalik eta osatuena egin ahal izateko, kontzertuetara zoaztenen laguntza behar-beharrezkoa zaigu. Horregatik proposatzen dizugu zu gure behatzaile ...
Irakurri gehiago...

Bagera Lan Eskaintza
Bagera 2009-07-16 / 13:40

BAGERAk administrari lanetarako eta elkartearen ekimenak sustatzeko langile bat behar du.

Ezinbestekoa izango da euskara ondo menderatzea, eta administrari ikasketak (kontabilitatea, kudeaketa...) eta harremanetarako gaitasuna izatea. Informatika ezagutzak eta euskalgintza ezagutzea aintzat hartuko dira, baita bagerakide izatea ere.

Bidal itzazue curriculumak uztailaren 20a ...

Irakurri gehiago...

Bagera Atxilotuei elkartasuna
Bagera eta Gaztezulo 2009-06-23 / 18:28

GAZTEZULO aldizkariko eta BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteko langileen eta zuzendaritzen oharra komunikabideei eta euskal jendarteari:

  • Lehenik eta behin, Espainiako Poliziak atxilotutako Ainara Vazquez eta Patxi Uranga lankideei elkartasuna adierazi nahi diegu. Aldi berean, haien errugabetasun presuntzioa errespetatzea ere eskatzen dugu. Une honetan dugun informazio ...
    Irakurri gehiago...

Bestelakoak Mendiak eta Alpeak Koldo Mitxelenan
Bagera Donostiako Euskara Elkartea 2009-06-10 / 12:39

Gaur, BAGERAk antolatuta, Antxon Iturriza mendizaleak Mendia eta Alpeak hitzaldia eskainiko du, Koldo Mitxelena kulturunean, 19.30ean. Alpeek sei herrietan zehar zabaltzen dute bere 1.200 kilometroko luzera. Hedadura horretan mendi, glaziar, ibai eta bailararen aniztasun zoragarria ezkutatzen da. Hizlariak ikus- entzunezko baten bitartez azalduko digu Alpeek eskaintzen duten edertasun ezezagun ...
Irakurri gehiago...

Bagera Antiguako XIX. herri lasterketa BERRIA
Bagera Donostiako Euskara Elkartea 2009-05-11 / 14:36

Antiguako XIX. herri lasterketa Berria maiatzaren 24an izango da. Haurren lasterketa 10.00etan hasiko da eta helduena, berriz, 11.00etan. Dagoeneko izen ematea zabalik dago. Helduen lasterketan parte hartzeko aldez aurretik 6 euro da eta egunean bertan, berriz, 10 euro. Ibilbidea, izen emateko puntuak eta arauak ondoko helbidean topatuko dituzu: ...
Irakurri gehiago...

Bestelakoak Osasuna, lan osasuna eta krisia
Bagera Donostiako Euskara Elkartea 2009-05-08 / 11:07

BAGERAk antolatzen dituen Asteazken Kulturaletan, maiatzaren 13an, 19.30ean Osasuna, lan osasuna eta krisia hitzaldia izango dugu, Argider Rodriguez Torres LABeko Lan Osasun arduradunak eskainita Koldo Mitxelenan. Hizlariak honela laburbildu du aurkeztuko duen hitzaldia:“Osasuna gure ohitura pertsonalen menpe dagoela sinestarazi nahi digute, baina hori ez da egia, gizarte eta talde sozialen ...
Irakurri gehiago...

Bagera Zumaia-Deba-Zumaia itsasaldia
Mintzalaguna 2009-05-04 / 10:32


Ikasturte honen azken irteeran, ekimen paregabea antolatu dugu: Zumaia-Deba-Zumaia itsasaldia. Irteera maiatzaren 17an izango da; 10.00etan itsasontzia hartuko dugu Zumaian, eta beraz, hitzordua 08.30ean jarri dugu Euskotreneko Easo plazako geltokian. Itsasontzian gidari bat izango dugu, eta berak azalpenak emango dizkigu kostalde ederraren ezaugarriei buruz (flyscha,…). Ordu eta laurdeneko ...

Irakurri gehiago...

Euskara Hitano ikastaroa
BAGERA Elkartea 2009-04-01 / 12:59

Hogeita hamar ordu inguruko hitano ikastaroa antolatu dugu; Ritxi Lizartza itzultzaile, zuzentzaile eta bagerakidea izango da ikastaro emailea. Hitanoaren erabilera gainbehera etorri da azken urteetan. Hain zuzen ere, ikastaroak hitanoaren erabilera jendearen arteko harremanetara eramatea du helburu. Saioak astelehen eta asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara izango dira BAGERAren egoitzan, ...
Irakurri gehiago...

buber saria
Mattin
© Mattin

BERRITASUNAK
Donostiako loturak
Gipuzkoako loturak
Herri aldizkariak
New York-ekoari buruzkoak (ingelesez)
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet
Gipuzkoako Foru Aldundia Webgune hau Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako ekimena da.