Elgeta Danon Artian
Elgeta Danon Artian gai konkretuen gaiñian zure iritzixa jasotzeko ahalegina da. Gazte edo erretiratu, ama edo seme, iritzi politiko bateko edo besteko, bihargin edo langabetu, danon iritziak bardin balio dabe. Danok gara Elgeta eta danon artian aurrera egittia da onena.
Sinistuta gare parte-hartzeko formulak dirala kudeaketa eredu barrixaren muiña eta horregattik animatu gura zaittugu parte-hartzera.
Inkestaren emaitzak (2009/01/27)
Foroak
Ekimenaren barruan zazpi foro jarri nahi dittugu martxan:
- Elgetako mugikortasuna.
- PER-a berritzia.
- Kirol azpiegiturak eguneratzia.
- Legealdiko plana.
- Agenda 21eko ekintza plana.
- Herriko komertziua indartzia.
- Herriko nekazaritzari bultzadia emotia.
Parte hartu
Gaiñera, nahiko giñuke inkestia bete eta udaletxian jarriko dogun buzoira ekartzia. Hauxe da beste bide bat zuen iritzixa be kontuan hartua izan dein. Ez da denbora asko bihar galderei erantzuteko eta benetan garrantzitsua litzake etorkizunerako.
Ekimenian emoten diran aurrerapausuak webgune honetan bertan jarriko dittugu. Zalantzaren bat badaukazue, idatzi danonartian@elgeta.net helbidera.
Foruetan parte-hartzeko izena emon besterik ez daukazue. Hemen daukazue izena emoteko orrixa be. Bete, eta udaletxera ekarrita edo danonartian@elgeta.net helbidera mezu bat bialduta zurekin jarriko gara hartu-emonian. Izena emoten dozuenoi foro bakoitzarentzako dokumentaziñua eta egutegixa emongo dotsuegu.
Animatu eta hartu parte Elgeta danon artian egitteko.
Aurrekontua
Aurrekontua | GUZTIRA | |
---|---|---|
1.- Kanpainaren irudia |
||
1.1.- Sormena |
600 € |
600 € |
1.2.- Aplikazioak |
||
1.2.1.- Ploterra |
340 € |
340 € |
1.2.2.- Gonbidapenak |
225 € | 225 € |
1.2.3.- Inkestak |
180 € | 1.000 € |
1.2.4.- Dietak (hitzaldiak ematera datozenenak) |
200 € |
200 € |
GUZTIRA | 2.365 € |