Webgunea geldirik egongo da irailaren 1era arte, oporrak direla eta

azpeitia.net Udal webguneak oporrak hartuko ditu irailaren 1era arte. Ondorioz, geldirik egongo da albisteen atala.

 
Patroiaren omenez

 santue 

Saninazio egunean santua omendu dute gaur (uztailak 31) Azpeitiko Udaleko korporazioak eta azpeitiarrek. Prozesioa egin da herriko kaleetan, eta ondoren meza Santua izan da Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Jende ugarik hartu du parte bai prozesioan eta baita mezan ere.

Ekitaldi erlijiosoen ondoren txikienek zezenez gozatzeko modua ere izan dute, Zezenbeltz elkarteak antolatutako entzierroan. Lasterkari ugarik egin dute parrokitik Donejakue plazarako bidea zezentxoen aurretik, herritar ugari begira zituztela. Ondoren, zezen txikiekin jolasteko aukera ere izan dute.

Bukatzeko, Azpeitiko Musika Bandaren kontzertuak gozatu ditu herritarren belarriak. Bazkaldu arteko orduetan euren doinuak entzuteko aukera izan da udaletxe azpian. 

Gaurko egitaraua eta argazki gehiago ikusteko klikatu "irakurri gehiago"

Gehiago irakurri...
 
Mallorcako hilketa salatzeko elkarretaratzea egin dute

konzentrazio

Eguerdiko 12:00etatik 12:15era elkarretaratze isila egin dute gaur, uztailak 31, udaletxe aurrean, atzo Mallorcan izandako atentatua salatzeko. Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta EUDELek deitutako elkarretaratzearekin bat egin du Azpeitiko Udalak, EAJ, EA eta Aralarren babesarekin. Alderdi horietako ordezkariak, PSOEkoak eta beste hainbat herritar batu da plazan.

Bi guardia zibil hil zituen atzo ETAk Mallorcan.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Zenbatetik 39

Saninaziyuek 2009

drograzaletasuna

Gida

Hileko galdera

Zerren falta somatzen duzu Azpeitian udako oporretan?
 

inmigrazio_plana

Agenda

<<  Abuztua 2009  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
       1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      


Enparantza Nagusia, 5 - Tel: 943 15 72 00 - 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) - www.azpeitia.net