Itsasondoko Udala

HAMAR MEZU ETA DEI BAT,AMODIOARI BURUZKO ERREZITALDI MUSIKATUA

Otsailaren 23an, ostirala, arratsaldeo 8:30etan, Itsasondoko Gaztetxean, Txema Garces eta Josetxo Goia-Aribe musikariek, Patxi Zubizarretaren amodiozko textuak musikatuko dituzte.Muxika eta literatura uztartuko dituen emanaldia izango da. Sarrera 3€ izango da.

Emanaldiaren ondoren afaria izango da Arbel-aitz elkartean 10€ren truke.

argazkia erantsi

KORRIKA ANTOLATZEKO BILERA OTSAILAREN 19an

Datorren astelehenean, Otsailaren 19an, arratsaldeko 8etan, KORRIKAren etorrera prestatzeko bilera izango da Itsasondoko Udaletxean.Elkarte, ikasle eta herritar guztiei orohar, bilerara azaltzeko gonbidapena luzatzen zaie.

argazkia erantsi

Nagusia 27an, taberna egokitzeko lanak kontratatzeko lehiaketa

Itsasondoko udalak, Kale Nagusia 27ko lokalean taberna jartzeko asmoa duenez; taberna egokitzeko lanak lehiaketara ateratzeko deialdia egin du.  Iragarkia otsailaren 9ko GAO-n argitaratu da.Lehiaketara proposamenak aurkezteko epea Martxoaren 7an amaituko da. Informazio eta zehaztasun gehiago udaletxean bulego orduetan.

argazkia erantsi

­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua kontrata­tzeko lehiaketa deialdia

2007ko urtarrilaren 22an egindako ez ohiko bileran Udalba­tza­rrak ­etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua, jardunbide irekiaren bidez kontrata­tzeko lehiaketa deialdia egitea onartu zuen. Lehiaketara aurkezteko epea Martxoaren 12an amaitzen da.Informazio gehiago udaletxean bulego orduetan

argazkia erantsi

ARAU SUBSIDIARIOETAKO BILERAKO AKTA 2007/01/30

  Gaurkoan, Arau Subsidiarioen eztabaida saioen lehen atalari amaiera emango diogu, industriaguneen eta aisiguneen gaia landuz. Gaurko eztabaida saioa eta gero, etenaldi bat egingo dugu, orain arte eginiko ekarpenak arkitektoari pasa eta bere proposamenak jasotzeko astia izateko. Gaurkoan, honako hauek gara:                                                                                                                             Xabi, Luis, Ana Mari, Josetxo, Blanca, Jose Luis, Juan Mari, Joxe, Manuel, Jaione, Aitor, Trini Otegi eta Zuberoa.Besterik gabe, goazen lanera!Gaurkoan...Arau Subsidiarioen bi gai landuko ditugu: bateti, Itsasondok behar duen industria eremuaren inguruan eta bestetik, aisigune/berdeguneen behar eta kokapenari buruz arituko gara.

Irakurri gehiago | argazkia erantsi

ARAU SUBSIDIARIOETAKO AKTA 2007/01/16

Aurreko eztabaida saioan zenbat etxebizitza, non eta tipologiari dagokionez nolakoak izan behar duten eztabaidatu ondoren, gaurkoan etxebizitza haek libreak, tasatuak ala babes ofizizalekoak izan behar duten zehazten saiatuko gara.

Aurreko eztabaidan ateratako ondorioak piska bat errepasatu ondoren talde txikitan banatuta lanari ekin diogu!

Gaurkoan, honako hauek bildu gara

Aitziber Jauregi, Jose Luis Aranburu, Aitor Arrospide, David Bazaga, Joxe Otegi, Manuel Mari Agirre, Jokin Mujika, Ekaitz Arruti, Xabi Iturrioz, Amagoia Etxeberria, Emma Martinez, Luis Aizpuru, Jose Mari Otegi, Ana Mari Arza, Josetxo Iturrioz, Danel Etxeberria, Jaione Fernandez eta Zuberoa Jauregi.

Irakurri gehiago | argazkia erantsi

ARAU SUBSIDIARIOETAKO BILERAKO AKTA 2007/01/23

  Arau Subsidiarioen berritzearekin hasi garenetik etxebizitzen gaia lantzen aritu gara orain arte. Gaurkoan ekipamenduak landuko ditugu: datozen urteetan Itsasondok zein ekipamendu behar dituen, zeintzuk priorizatu behar diren eta non kokatu behar diren eztabaidatu eta adostuko dugu denon artean.                                                                                                                                Gaurkoan honako hauek bildu gara:Xabi, Maite, Iker, Emma, Pili, Luis, Jaione, Jose Luis, Joxe, Juan Mari, Manuel, David, Ana Mari, Josetxo, Dani, Rosa eta Zuberoa.

Gaurkoan ere lan-talde polita eratu dugu eta lanari ekin diogu!

Irakurri gehiago | argazkia erantsi

Arau subsidiarioetako akta 2007/01/09

Aurreko eztabaida saioan zenbat etxebizitza, non eta tipologiari dagokionez nolakoak izan behar duten eztabaidatu ondoren, gaurkoan etxebizitza haek libreak, tasatuak ala babes ofizizalekoak izan behar duten zehazten saiatuko gara.

Aurreko eztabaidan ateratako ondorioak piska bat errepasatu ondoren talde txikitan banatuta lanari ekin diogu!

Gaurkoan, honako hauek bildu gara

Irakurri gehiago | argazkia erantsi

Azpiegitura

Hona hemen udalerriko azpiegitura ezagutzeko baliagarri gertatuko zaizun hainbat eduki.

2 eranskin