Itsasondoko Udala

iñauteriak2
Data: 2009-04-15
Irudi kopurua: 26

Itsasondo 2.0 aldizkariaren 4.en alea kalean da

Itsasondo 2.0 aldizkariak bere ibilbidean aurrera jarraitzen du eta aste honetan 4.en alea dugu esku artean. Nahi duenak PDF formatuan  eskuragarri du azpian duen link-ean klik eginda. Zuen gustokoa izatea espero dugu.

Itsasondo 2.0 4.en alea

argazkia erantsi

BERDINTASUN BLOG-a

  Itsasondoko udalak berdintasun plana burutu ondoren, bera publikatzeko eta honekin erlazionaturik dauden hainbat eta hainbat ekintzen inguruan berri emateko ondorengo txokoa sortzeko erabakia hartu du.

Honez gain berdintasunarekin zerikusia duten beste zenbait informazioren berri ere emango da txoko honetatik

http://itsasondokoberdintasunsaila.blogspot.com/

 

argazkia erantsi

ITSASONDOKO JAIAK 2008

IRAILAK 19 OSTIRALA.

17:00 etan :Zinta karrera , Ginkana eta abar...

19:30etan :Itsasondo eta Aramaren arteko futbol derbya.

21:30etan :Herri afaria, ondoren dantzaldia Tapia eta Leturiaren eskutik.

IRAILAK 20 LARUNBATA

9:00etan :Goiz eresia.

11.00etan Altzagaratera igoera. Larunbatean zehar argazki erakusketa izango da plazako arkupetan.

11.00etan:Altxorraren billa.

13:00etan: Paella txapelketaren prestaketa.

 18.00etan : Herri olinpiadak.

 20:30etan:Afari merienda enparantzan eta ondoren mozorroak izango ditugu herriko enparantza nagusian.

22:30etan: Dantzaldia "Norekin dantza" taldearekin goizalderarte.

IRAILAK 21 IGANDEA.

9:00etan Goiz eresia.

11.00etan Puzgarriak eta haurrentzako antzerkia.

12:00etan hamaiketakoa izango dugu udaletxe azpian.

13:00etan:Herri kirolak.

14:30etan: "Kuxkuxtu" taldeak alaituriko bazkaria

16:30etan:Puzgarriak eta haurrentzako tailerrak.

17:30etan:Herriko enparantzan mus , toka  eta partxis txapelketak izango dira.

18:00etan: "Kuxkuxtu" taldearen musika emanaldia izango da enparantzan.

18:30etan: Txirrindu lehiaketa; haurrentzako kriteriuma.

20:00etan :Sagardo dastaketa

Irakurri gehiago | argazkia erantsi | 1 attachment

EKAINAK 7, ITSASONDO-ORIO IBILALDIA

Ekainaren 7an, larunbata, Itsasondo-Orio ibilaldia izango da. Goizeko 5etan dute hitzordua mendizaleek Itsasondoko plazan eta bertatik bidez-bide Oriorarteko bidea egiteko.Ondorengo lekuak igaroko dituzte Oriora bidean; Santa Marina, Santa Ageda, Zelatun, Iturriotz, Aia eta azkenik Orio.

Ibilaldi hau egiteko 8 ordu inguru beharko direla aurrikusten  da. Oriora iritxi ondoren bertako Errota Jatetxean dutxa hartu eta ondoren bazkaria izango da.   Bueltan etortzeko herritarrak eramango dituzten kotxeak izango ditugu zai.Autoak eta bazkaria lotu beharra dagoenez, jendeari lehen bait lehen izena eman dezan eskatzen diogu horretarako Lurdesen dendan eta Kaxintane tabernan izango diren zerrendetan. Izena emateko epea ekainaren 5ean, ostirala, amaitzen da.

Irakurri gehiago | argazkia erantsi

Agenda 21 eskolarraren barne eskolako haurrak alkatearekin bildu dira

Maiatzaren 16an Itsasondoko herri eskolako haurrak Xabier Iturrioz alkatearekin bildu ziren; herriko uren egoera aztertzeko. Udalarekin bat haurrek hainbat konpromiso hartu zituzten, bai ikastetxean eta baita etxean ere, uraren kontsumoa jeisteko.

argazkia erantsi

APIRILAK 5, AUZOLAN EGUNA

auzolana

Datorren larunbatean, apirilaren 5ean, AUZOLAN proiektuari emango diogu hasiera. Auzolana, orain ez urte askorarte, herrietan eta auzoetan hainbat lan gauzatzeko  ohiko modua izaten zen.

Auzolanaren ideia, eskolan haurzaintza zerbitzua aurrera eramateko aukera alternatibo moduan sortu zen. Ideia polita iruditu zitzaigun eta  ez hain aspaldiko ohitura hau berreskuratu nahian ibili gara Udala, Guraso Elkartea eta Eskola. Herrian dauden hainbat eginbehar elkarlanean egin daitezkela pentsatzeaz gain ; denon artean nahi dugun herria sortu, elkarezagutu eta elkarrekin lan egiteko aukera paregabea dela uste dugu.

Irakurri gehiago | argazkia erantsi

ANTZERKIA GOIERRIKO KULTUR ZIRKUITOAREN BARNE

TOPAGUNE

Apirilaren 18an, ostirala, gaueko 9:30etan, Itsasondoko aterpean "EUSKERA SENCILLOAREN MANIFESTOA" antzerki emankizuna izango da.Bikoteatroa konpainiaren obra da honakoa eta humorea eta ironia ez dira faltako. 

argazkia erantsi

APIRILAK 1, KAXINTANE HERRI OSTATUAREN IREKIERA

 kaxintane

Apirilak 1, asteartea, Kaxintane herri ostatuaren irekiera izango da. Arratsaldeko 7etan irekiko ditu ateak eta herritar guztiak gonbidatuak daude. Zorterik hoberena opatzea besterik ez zaigu geratzen.

argazkia erantsi