- ON-LINE Zerbitzuak-Izapideak
ONA txartela
ONA osasun txartel elektroniko berriak aukera handiak eskainiko ditu
Abenduaren 9tik aurrera, nahi duen herritarrak ONA txartela eskuratzeko aukera izango du. Osasun Txartel Elektroniko berria da, herri-erabilera anitzekoa. Sarbide segurua izateko asmoz sortutakoa, ONA zerbitzu ugari eskuratzeko atea zabaltzen duen giltza unibertsala da.
- Hondarribiko Udala: Hondartza Kiroldegira sartzeko, Udal Liburutegietan katalogoak kontsultatzea eta liburuak mailegatzeko, espedienteak tramitatzeko, erregistro zerbitzua kontsultatzeko, udal erroldako ziurtagiriak jasotzeko eta datuak kontsultatzeko, tasen eta zergen kontsulta egiteko, ordainagirien kontsulta egiteko, isunak kontsultatzeko eta ordaintzeko,
- Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuak: medikuarekin hitzordua gordetzea, mediku aldaketa eskatzea…eta zerbitzu orokorrak: kontratazio baldintzen orriak, enpresen erregistroa eta sailkapena…
- Foru-zerbitzuak : zerga aitorpen telematikoak…
- Bestelako izapideak: gidabaimenaren puntuak kontsultatzea, lan-bizitza kontsultatzea…
ONA txartela, Osasun Txartel Indibiduala duen 16 urtetik gorako edozeinek eska dezake. Horretarako, Osasun txartela eta NAN eguneratua aurkeztu beharko dira jarraian aipatzen diren tokietan.
- UDALA: Astelehenetik ostiralera: 09:00-13:30 / 16:00-18:00 eta larunbatak: 10.00-13:00
- LIBURUTEGIA: 10:00-13:00 / 16:00-20:00 eta larunbatetan; 10:00-13:00
- HONDARTZA KIROLDEGIA: Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:00 / 15:30 -20:30
- KZTAGUNEA: Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 / 16:00-20:00
- OSASUN ZENTROA: Aurretiko hitzordua (900-840884)
Kanpaina horrek 3 hilabete iraungo du, abenduaren 9tik martxoaren 9 bitartean, hain zuzen ere.
Erlazionatutako loturak