Ayuntamiento de Hondarribia

osteguna, 2009.eko abuztuak 27

Agenda 21

GARAPEN IRAUNKORRA

Garapen Iraunkorra kontzeptua dokumentu ofizial batean lehen aldiz "Gure etorkizun komuna" izenekoan agertu zen. 1987 urtean landutako dokumentua Brundtland txostena izenez ere ezagutzen da.(Dokumentu hau Norvegiako lehen ministro izan zen Gro Harlem Brundtlandek landu zuen, Nazio Batuek eskatuta). Bertan, honela definitu zen Garapen Jasangarria:

"...etorkizuneko belaunaldiek beren premiak asetzeko izango duten ahalmena arriskuan jarri gabe egungo premiak asetzen dituen garapena".

Hala eta guztiz ere, kontzeptua, Rioko Goi-bileran (Nazio Batuen Ingurumenari eta Garapenari buruzko konferentzia, Rio de Janeiro, Brasil, 1992ko ekaina), onartu zen planetaren ingurumenaren etorkizuna definitzeko giltzarri gisa. Goi-bilera horretan, gaur egun ingurumenaren arloko edozein estrategia definitzeko oinarrizkotzat jotzen diren hainbat dokumentu sinatu zituzten 179 estatuk:

Rioko deklarazioak hiru dimentsioko oinarria jarri zion garapen jasangarriari. Ekonomia, gizartea eta ingurumena barne hartzen dituen garapen eredu berria da. Zutabe horiek dira sustatu behar dugun etorkizuneko garapen eredu.

Beraz, honek guztiak, ondorengo erronka planteatzen du: kontua ez da garapen iraunkorraren alderdi bakoitzeko politikak eta programak zehaztea; kontua da hiru alderdi horiek integratu egin behar direla, ingurumenean nolako ondorioak izango dituzten planteatu ere egiten ez duen politika ekonomikorik egin ez dadin; eta gauza bera ingurumen programei dagokienez ere; alegia, ez dadila garapen ekonomikoa eta gizartearen ongizartea bermatuko ez duen ingurumen programarik egin.

Erlazionatutako loturak

© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50

gipuzkoa.net