HONDARRIBIA euskara hutsean egina den herri aldizkaria 1986. urteaz geroztik kaleratzen da. Hilabetekaria da eta doako harpidetza eskaintzen du bere etxean jaso nahi duenarentzat. Zenbaki bakoitzean 1.400 ale kaleratzen ditu eta harpidedunei banatuta geratzen direnak herriko liburu-dendetan eta antzeko lekuetan jartzen dira nahi duenaren esku.
Literatur lehiaketan saritutako lanak.
Bordari eta Satarka literatur lehiaketan saritutako lanak liburuxka baten argitaratzen dira egileen argazkiekin herrian banatzeko.
Udako hiztegiak
Hiztegi txiki hauetan hitz eta esaldirik erabilienak jasotzen dira bederatzi hizkuntzetan eta batez ere atzerritarren artean oso harrera ona izaten dute. Herriko hoteletan, nekazal turismoko etxeetan, Udaletxean eta Turismo Bulegoan banatzen dira.
Egutegiak
Euskara Zerbitzuak kaleratzen dituen egutegiek ere arrakasta handia izaten dute, bertan telefonorik erabilienen zenbakiak azaltzen direlako. Egutegi hauen helburua, batik bat, Udal departamentuen eta herriko gainontzeko zerbitzuen euskarazko izenak ezagutaraztea eta erabiltzeko ohitura bultzatzea da.
Aldian aldiko liburuak
Euskara Zerbitzuak azken urteetan hainbat liburu argitaratu ditu, bertako idazleen lanak, herriko toponimiari buruzkoa etab. Orain eskuartean duena Hondarribiko eta Irungo hizkerari buruzkoa da, Irungo Udalarekin batera urte honetan kaleratzeko asmoa duena.