2007ko aurrekontuak
Hondarribiko Udalak, azken 12 urteetan egin ohi duen bezala, urtea hasi aurretik onartu ditu hurrengo urteko aurrekontuak. Beraz, duela urte batzuk hartutako konpromisoa bete egiten dugu. Oso garrantzitsua baita erakunde batek bere baliabideak eta proiektuak urtearen lehenengo egunetik ezagutzea.
2007ko aurrekontuetan ondoko ezaugarriak azpimarratuko genituzke:
- Asmo handiko aurrekontua da. Inbertsioa eta gizarte arloa lehenesten dituena. Gizarte arloko zenbait ataletako diru partidek, hala nola gizarte zerbitzuetakoek, kultura, gazteria eta kiroletakoek aurrekontu osoaren P hartzen dute. Proiektuetako inbertsioek berriz, 5a.
- Aurrekontuen proiektua egiterakoan oso zorrotz jokatu da, gastu arruntak ahalik eta gehien kontrolatuz.
- Aurrekontu honek "administrazioko makinaria" behartuko du, aurreko urteetako langile kopuru berdinarekin (kontuan izanik 1. Ataleko gastuak, alegia pertsonal gastuak mantentzeko joera dagoela) iaz baino diru gehiago kudeatu beharko du, 2007ko aurrekontua 2006koa baino 15,50 handiagoa delako.
- Inbertsio garrantzitsuak egingo dira eta herritarrengan eragin handia dutenak, adibidez haurtzaindegiarena. Inbertsioetan ahaleginik handiena kultura arloan egingo da. Musika Eskolarako proiekturik onena aukeratzeko lehiaketa egingo da, Arma Plazako Interpretazio Zentroa, Erreginaren Baluartea, Amuteko kirol eremua, Harresietako argiteria eta bi hormak irmotu eta egokitzeko proiektua.
- Administrazio gastuak, alegia udaletxearen funtzionamenduari dagokionak, osatzen du. Gizarte jarduerek (kultura, kirola, gazteriak etab.) 2,4. Gizarte gastuek (Gizarte Zerbitzuen departamenduak edo hiritarren segurtasunekoak besteak beste) 26,3 eta hiriaren mantentze gastuak (garbiketa, zabor bilketa, kaleak mantentzea) %.
- Hori dela eta, aipatu behar da Udalaren aurrekontu propioak gehi Hondarribia Lantzen elkartearenak eta apirilean egingo den aldaketak, guztira 23.693.411 euroko kopurua osatzen dutela.
Ondoko "pdf" dokumentuetan azaltzen da onartutako aurrekontuari buruzko informazio zehatza. Datozen asteetan Udaletxeko departamentu guztiek beren helburuak eta egitasmoak aurkeztuko dituzte eta. aurkezpen horiek egin ahala aurrekontuen atal honetan sartuko dira.
Erlazionatutako loturak