Ayuntamiento de Hondarribia

osteguna, 2009.eko abuztuak 27

ITXAS ETXEA HANDITZEKO PROIEKTUA ONARTU DA

Argitalpen data: 2009/08/17

Hondarribiko Udaleko Ezohiko Osoko Bilkurak Hondarribiarentzat ezinbestekoa den proiektu bat onartu du gaur: Itxas Etxea handitzeko exekuzio proiektua, baita obrak hasteko baldintza-plegua ere. Eguneko Aztergaiaren punto honen alde PNV/Hamaikabat eta PSOEk eman dute botua, eta Ezker Abertzaleko zinegotziak abstenitu egin dira”.

Hondarribiko Alkate den Aitor Kerejetak esan duenez, “proiektuaren aurrekontua sei milioi eurokoa da, zeinetatik bi Osakidetzak ordainduko dituen. Eraikitzeko epea 22 hilabetetakoa izango da eta eraikina handitzean 408 pertsonentzako areto bat sortuko da, ezinbestekoa Hondarribiarentzat, beren aldagela eta erabilera osagarriekin sotoko solairuan. Lehenbiziko, bigarren eta hirugarren solairuetan, kontsulta, común eta gaur egungo eraikuntzaren osagarriak egiteko proiektua dago. Handitzearekin 2.5000 metro karratu irabaziko dira.

Era berean, egungo Itxas Etxea birgaitu egingo da, 1’3 milioiko aurrekontuarekin. Udazkenean hasiko da obra eta ezinbestekoa izango da administrazio desberdinen arteko elkarlana.

“Obrek irauten duten bitartean, Itxas Etxeko zerbitzu desberdinak bertatik atera beharko dira. Instituto Social de la Marina delakoa ziurrenik Irunera joan beharko da eta Osakidetzak Biteri kalean prefabrikatu batzuk jarriko ditu osasun zentro bezala” dio Kerejetak.

“Hondarribiarentzat ezinbestekoa den eraikin bat sortuko dugu” esan du Xabier Tifek, Kultura eta Kirol zinegotziak. “Aspaldian genuen honelako zerbaiten beharra eta abian dago jadanik. Kultur aretoak asko lagunduko digu, Hondarribiak beharrezkoa dauka, ez baitugu ahaztu behar kalean egiten den jarduera bakoitzeko eskenatokiak montatu eta desmontatu egin behar direla, bizilagunei sortzen zaizkien molestiak…”.

© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50

gipuzkoa.net