Setio Handiaren 370. urteurrena
Duela 370 urte, Hondarribiak bere historiako setiorik gogorrena jasan zuen. Uda honetan zehar garai gatazkatsu haiek gogora ekarri nahi ditugu, interes handiko ospakizunen bitartez.
1638ko uztailaren 1ean, Frantzia eta Nafarroako errege zen Luis XIII.aren jeneralik aipagarriena zen Condé-ko printzearen gudaroste boteretsuak Hondarribia setiatu zuen. "Hogeita hamar Urteko Gerra" deritzon epe luzeko gerra batean murgilduta zeuden Europa osoko eta bere kolonietako biztanleek ezagutzen ez zuten ia laurogei urteko bake eta segurtasuna lehenengo aldiz hautsi zen gotorleku honetan bizi zirenentzat.
Setiopean zeuden hondarribiarrek eta bertan zen goarnizioak bi hilabetez, behin eta berriz, erasoei aurre egin ondoren, Condé handia, bere helburuak burutu gabe, presaka erretiratu zedila lortu zuten. 1638ko udako ausardia militar zail honen eskerronez "hiri txit noble, txit leial eta txit adoretsu" titulua eman zitzaion Hondarribiako hiribilduari eta Frantziako erregeek ez zuten aurrerantzean hura indarrez hartzeko saiakerarik egingo ezta Luis XIV. harroputz berberak ere.
370 urte igarota, Hondarribiko Udaletik egokitzat ikusi da orduko memoria berreskuratzea, gertakari historiko honek Hondarribian eta bertako biztanleentzat daukan garrantzia ikusita.
© Ayuntamiento de Hondarribia, 2009 · Kale Nagusia 20 · 20280 Hondarribia · Email: udala@hondarribia.org · Telf.: 943 11 12 13 | Fax: 943 11 12 50