BAZ (Biztanleen Arreta Zerbitzua)
Udaletxeko arkupean, Hondarribiko Kale nagusian, BAZ edo Biztanlearen Arreta Zerbitzua emateko bulegoak daude.
Zure esku dauden telefonoak: 943 11 12 13 - 943 11 12 11
Faxaren zenbakia: 943 11 12 50
Helbide elektronikoa: udala@hondarribia.org
Jendaurreko ordutegia:
- Neguan:
- Astelehenetik-ostiralera: 9.00-13.30 / 16.00-18.00
- Larunbatetan: 10.00-13.00
- Udan (ekainaren 15etik irailaren 15 arte):
- Astelehenetik-ostiralera: 9.00-13.30
- Larunbatetan: Itxita
Bulego honetan honako hauek kudeatu ditzakezu:
- Ohar, kexa eta iradokizunak
- Obra txikietarako lizentzia eskabidea
- Agirien sarrera eta irteera erregistroa.
- Ontzien erregistroa.
- Erroldatzea, helbide aldaketa, erroldatze-ziurtagiria, inskripzio(bizikidetzako)-ziurtagiria.
- Familia ugariaren titulua.
- Eusko Jaurlaritzako diru laguntzetarako eskaeren izapideak egitea.
- Eusko Jaurlaritza edo Foru Aldundirako diren erregistratuko agiriak bidaltzea.
- Aparkatzeko txartelaren izapideak egitea (TAO)
- Ezinduentzako ibilgailua aparkalekuan uzteko txartela.
- Zergetatik salbuesteko izapideak egitea.
- Imsersoren informazioa.
- Arratoiak hiltzeko abisuak jasotzea.
- Beste administrazio eta erakunde batzuekin lankidetza izatea, hiritarren helbide eta ondasunei buruzko informazioa emanez.
- Telefonoaren bidezko arreta.
- Agiriak konpultsatzea.
- Kanpoko zeinuen eskabideen izapideak egitea.
- Portaera oneko ziurtagirien izapideak egitea.
- Zuloaga etxea eta Udal Areto Nagusiaren erreserba egitea.
- Erroldako zerrendei buruzko informazioa ematea eta horren gaineko erreklamazioak.
Erlazionatutako loturak