Sarrera

Arrieta 510 biztanle duen udalerria da, eta Sollube mendiaren magalean dago (Sollube mendia Bizkaiko mendi turutarietako bat dugu, Gorbeia, Kolitza, Oitz eta Ganekogortarekin batera).

Libaoko Ikuspegia
Artorako labe tradizionala

Arrieta Uribe-Butroe eskualdean dago, 244 m-ko altueran, eta 14,5 km-ko zabalera dauka. Sarbide printzipala Mungia eta Gernika lotzen duen errepidetik egiten da. Seinalizatuta dagoen bidegurutzetik gora joan eta hiru kilometrora gutxi gorabehera, gunetzat jotzen den Libao auzora helduko gara. Busturiarekin lotzen duen errepidetik ere sarbidea du. Hemendik Urdaibaiko Biosfera Erreserbara ailegatuko gara (Arrieta udalerriko %10a ere Urdaibaiko Biosfera Erreserba barruan dago).

Sollube mendiko errekatxoa
Jainko dagoen baserri bat.