Jainko auzoa irteera puntua izanik, gizarte zentroa eta atsedenlekua dagoen tokian bidea hasiko dugu (eskumako bidetik Jainkoko Andra Mari elizaraino heldu ahal gara) eta aurrera eginda Baineta auzora iritsiko gara. Hemen, eta eskumatara hartuta, ibilbidea mendixka batetik jarraituko dugu, baserriren bat aurkituz eta ikuspegi paregabeak gozatuz. Hemendik Lekerika auzoko Landaguren atsedenlekura helduko gara. Hona iritsi baino lehen, ezkerretara, asfaltatugabeko bide bat dago, San Luis ermitara doana. |