Ibilbide Turistikoak
Udalerriko auzoak eta entitateak ezagutzeko ibilbide hauetaz gain, Arrieta abiapuntu izan daiteke inguruan dauden herrietara joateko Bakio eta Bermeora adibidez (Sollube zeharkatzen) edota Busturiara (Ikasta pasatu eta Parezi auzorantza hartu ta). Parezitik ikuspegi eder - ederrak ditugu.
Arrieta udalerriaren mendebaldean Urdabaiko Biosfera Erreserban gaude.
1 - Libao, Goiri, Gereka, Agirre, Libao [ikusi]
2 - Libao, Goiri, Madariaga-Zameza, Mendiguren [ikusi]
3 - Jainko, Baieneta, Landaguren, Lekerika [ikusi]
4 - Libao-Sollube [ikusi]
5 - Libao, Agirre, Ikasta, Makuleta, Jainko [ikusi]


Monumentu Garrantzisuenak

Elementu hauez guztiez gain, Arrietak han-hemen sakabanatutako baserrietan du bere benetako ondare aberastasuna; izan ere, udalerri honek nekazaritzan du bizibidea. Horrela bada, gure udalerri honetan XVI-XIX. mendeetako baserri multzoa dago, eta balore etnografiko handia dute, Uribaster baserria, Arrietatxu, Uribe, Elorreta, Osinaga Aurrekoa eta abar.

San Martin Eliz parrokia
Libao auzoan dago, XII. mendean eraiki zen eta gero XIX. mendean berreraiki. Estilo neoklasikokoa da, dorre gotiko-errenazentista kontserbatzen du, baita jatorrizko garaipen arkua duen portada ere. Barruan aldare eta bitxi-lan ikusgarriak dauzka.


Jainkoko Andra Mari Eliza
Jainko auzoko leku pribilegiatu batean dago, antzinako fundaziokoa da, erdi arokoa hain zuzen, eta XVIII. mendean berreraiki zen aldaketa asko izan ondoren. Barruan oso antzinakoa den hilarria dauka. Horixe da gure udalerrian dagoen elementu historiko antzinakoena; izan ere, lehenengo etapa historikoekin erlazionatzen da. Aipatutako hilarri horretaz gain, Ama Birjinaren irudi erromaniko ederra ere badauka.


Kurtxeperioa
Libaoko plazan dago; edertasun estetiko handiko eraikina da eta arkitektura berezia du, Bizkaiko tradizioan oso errotuta dagoena


San Kristobal Ermita
Gereka auzoan dago, muino batean eta bertatik Mungia ikusten da.


San Luis Ermita
Landaguren auzoan dago, lehen Justo eta Pastor Ermita zegoen lekuan. San Luis Ermitak eraikuntza txiki bat dauka. Atzealdean Bizkaiko kanpai zaharrenetariko bat du.


Olatxu Errota
Izen bereko auzoan dago, gaur egun ere martxan dago. Inguru honetako herri industria tipikoen adibide interesgarria da.