Deba Eskualdeko Ahotsak
Deba Ibarreko ahozko ondarea eta hizkerak
Badiharduguk, 2002. urteaz geroztik, Deba Eskualdeko Ahozko Ondarea jasotzeko proiektu sendo bat ipini du martxan: Deba Eskualdeko Ahotsak. Bailarako euskara elkarte eta udalekin elkarlanean, helburu nagusia bailarako herrietako kultura tradizionala eta hizkerak jasotzea eta hedatzea da. Hau da: orain arte bailaran egin diren grabazio dialektologiko eta etnografikoak bildu, grabazio berriak egin (bideoz, euskarri digitalean), jasotako guztia landu, gorde eta hedatu.
Ahozko Bilduma honetan bailarako herritar nagusiei egindako elkarrizketak biltzen dira, eta gure oroimen kolektiboaren eta, bide batez, hizkeraren ikuspegi zoragarria damaigute. Herriaren arabera sasoi, ikuspegi eta helburu ezberdinekin egindako grabazioak dira, baina denak gai baten ingurukoak (eskualdearen historia eta ohiturak), eta gure herrietako euskararen erakusgarri.
- Eskualdean egindako lanaren informazio gehiago
- Bildutako informazioa ikusi eta entzuteko, Euskal Herriko Ahotsak, hizkerak eta ahozko ondarea