Deba Ibarreko ahozko artxiboa
Azken 3 urteotan, 2002an hasita, eskualde osoko herri-hizkeren fonoteka eta datu-basea antolatzen ari gara. Jasotako materialaren interesa eta garrantzia ikusirik, jasotako informazioaren zati bat on-line kontsultatzeko moduan egongo da laster, dohainik eta herritar guztientzat kontsultagai, Deba Ibarreko Fonotekan.
Deba Ibarreko herri guztietako kultura tradizionalaren inguruko ahozko testigantzak eta, honekin batera, tokian-tokiko hizkeren doinuak entzungai eta aztergai izango ditu edozein erabiltzailek.
Fonoteka antolatzeko orduan, eskualdeko herri guztietan bertako euskalkia jasotzeko egindako egitasmoak hartu dira kontuan, Deba Eskualdeko Ahotsak proiektuaren bitartez.