Proiektuak

Badiharduguk hainbat ekintza eta lan gauzatu ditu bere sorreratik: hitzaldiak; mahai-inguruak; aholkularitza elkarte eta udalei; euskalkien inguruko ikerketak; liburugintza (Deba Ibarretik euskararen herrira, 2002; Berbeta Berua, 2003; Ahozko jarduna hobetzeko proposamenak, 2005); bilketa bibliografikoa; Durangoko liburu azokan presentzia du urtero (bailara osoko liburuekin); eta abar.

Une honetan martxan ditugun proiektuak eta lan-esparruak hauexek dira:

  • Deba Eskualdeko Ahotsak:
    Bailarako herrietako hizkerak eta ahozko ondarea jasotzea eta hedatzea da. Euskalkia eta Etnografia. Grabazio dialektologiko eta etnografiko zaharrak batu, grabazio berriak egin, eta horiek guztiak hedatzea.

  • Ahozko artxiboa
    Eskualde osoko herri-hizkeren ahozko artxiboa antolatzen dihardugu, eta artxibo hori on-line kontsultatzeko moduan egongo da laster. Deba Ibarreko herri guztietako hizkeren doinuak entzun ahal izango ditugu.

  • Liburugintza:
    Honezkero hiru liburu argitaratu ditu Badiharduguk, eta laugarrena ere bidean da, Koldo Zuazok prestatzen diharduen Deba Ibarreko euskeria lanaren edizio berria.

  • Deba ibarreko aditz-taulen bilduma
    Eskualdeko herri bakoitzeko adizkiak jaso, tauletan antolatu eta kaleratzea da helburua, ondoren ikastetxe eta euskaltegietan banatzeko.

  • Euskalkien Liburutegia Euskalkian edo euskalkien inguruan idatzitako liburuen, lanen eta ikerketen datu-basea: idazlea, urtea, gaia, eta abar.

  • Euskalkia lantzeko karta-jokoa
    Hitzekin jolastuz/jokatuz, euskalkia lantzeko aukera emango duen karta-sorta bat sortu eta karta-joko desberdinak asmatuko dira.

  • Durangoko Azoka:
    Badihardugu Euskara Elkarteak mahaia jartzen du urtero Durangoko Liburu Azokan, eta eskualdean kaleratutako euskal liburu guztiak eramaten ditu, udalekin eta elkarteekin elkarlanean.

  • Berbeta Berua eta gazteak
    Gazteen arteko hizkera, lagunarteko berbeta. Euskarak duen gaitzik nagusietakoa nola osatu?

  • Status-aren lantaldea
    Lantalde honek ere, euskararen eta euskalkiaren statusaren inguruan hainbat asmo ditu martxan.

  • Teknologia Berriak
    Internet eta Teknologia berriak euskararen alde ekiteko.