Euskal kultur erakundea

Euskal kulturaren zerbitzuko

Euskal kultur erakundea 1990-ean sortua izan da instituzioen diru partaidetzari esker. Hauetan dira kultur ministeritza, Akitania eskualdea, Departamendua eta 146 herri biltzen dituen euskal kulturaren aldeko herriarteko sindikata. Araudien arabera, Euskal kultur erakundeak euskal eta euskarazko adierazpenak bultzatzen dituzten artisten eta 100 bat elkarte partaideren egitasmoei ematen die lehentasuna. Gehiago jakin

Kultura ekintzak eta egitasmoak

Sortu denetik Euskal kultur erakundeak  bi funtzio handi betetzen ditu: kultura egileen egitasmoen sustengatzea baita ekintza zuzenak eramatea zonbait alorretan, halanola ondaregintzan, ikusgarrigintzan, animazio edo dibulgazio mailan. Bestalde EKE-k urte anitzetako programak kudeatzen ditu ere. Gehiago jakin

Gogoetak eta ikerketak

Euskal kulturaren egoera eta geroa ardatza duten zonbait dokumentu baliagarri kontsultagarri dira gordailu honetan. Nortasuna, Praktika kulturalak, kulturaren kontsumoa, prospektiba eta lurralde antolaketa dituzte hitzpide. Euskal kultur erakundeak ekoiztuak edo kanpoko erakunde batzuk ontuak. Gehiago jakin

Euskal kulturaren ataria

Euskal kulturaren gaurkotasuna publiko zabal bati ezagutarazi nahiz Euskal kultur erakundeak 2005ean sortu zen www.eke.org web-ataria kudeatzen du. Dibulgaziorako premiazko tresna da besteak beste osatzen duten agenda, albistegi, artista datubase eta txosten berezi edukiei esker. www.eke.org

 

Harremanak

Euskal kultur erakundeko bulegoak publikoari idekiak dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (ostiraletan 17:00etan ).

Helbidea: Lota Jauregia - PK 6 - 64480 Uztaritze
Kokapena: Ikus kokapen-planoa

Biltegia: gure ekintzen bloga

Euskal kultur erakundeak eramaten dituen lanen berri plazaratzen du blog elebidun honek. Media ezberdinak lehenetsiz beti (bideoak, soinuak...). Zure oharrek gure edukiak aberats ditzatela!

Azken artikuluak:

Euskal Ondarearen Batzorde Iraunkorra Zokoan

Lankidetza hitzarmena eitb.com eta eke.org artean

Pariseko liburu azokan

[+] Ikus artikulu guziak