Albisteak

Albiste berriagoak »

Antzuolako ahozko ondarea Interneten

2007-06-11  ¦  Ahozko Ondarea

Joan zen astean aurkeztu zen Antzuolako Olaran jauregian, Antzuolako hizkera eta ahozko ondarea biltzen duen proiektua. Herriko 50 hiztun ingururen ahozko jarduna dago kontsultagai Interneten, Antzuolarrak berbetan webgunean.

Gehiago irakurri...

Mendebalde Kultura Alkartiaren jardunaldixak

2007-05-08  ¦  Euskalkiak

Mendebalde Kultura Alkarteak, urtero egiten daben moduan, aurten be jardunaldi intersgarrixak antolatu dittu: "Mendebaldeak badu ekialdea. Zuberoa: Hizkuntza, literatura eta etorkizuna". Bilbon, maiatzaren 25ean eta 26an.

Gehiago irakurri...

Ordiziako toponimia jasotzeko beka

2007-04-26  ¦  toponimia

Ordiziako udalak Ordiziako toponimia jaso eta finkatzeko deialdia zabaldu du. 14.000 euroko beka izango da eta 14 hilabeteko epean egin beharko da ikerketa.

Gehiago irakurri...

Leintz bailarako hizkera eta ahozko ondarea

2007-04-17  ¦  Ahozko Ondarea

Atzo, apirilak 16, aurkeztu zen Eskoriatzako Ibarraundi museoan, Leintz bailarako hizkera eta ahozko ondarea biltzen duen proiektua. Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Leintz Gatzagako 100 hiztun ingururen ahozko jarduna dago erakusgai Interneten.

Gehiago irakurri...

Oiartzungo Tur-ttur elkartearekin lankidetza hitzarmena

2007-04-14  ¦  Ahozko ondarea

Badihardugu Euskera Elkarteak eta Oiartzungo Ttur-Ttur Euskera Elkarteak lankidetza hitzarmena izenpetu dugu, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko ahaleginetan martxan ditugun proiektuetan elkarri laguntzeko.

Gehiago irakurri...

"Elgoibarko euskara" liburua kaleratu dute

2007-03-20  ¦  argitalpenak

Jesus Mari Makazaga euskal filologo elgoibartarrak "Elgoibarko Euskara" liburua aurkeztuko du datorren martitzenean (martxoak 27) bere herriko Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Liburua Elgoibarko Izarra elkarteak bultzatu du, eta Udalaren dirulaguntza jaso du.

Gehiago irakurri...

Koldo Zuazoren hitzaldixa Soraluzen

2007-03-14  ¦  euskalkia

Koldo Zuazok Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko batua liburuaren inguruko hitzaldixa emongo dau bixar, osteguna, Soraluzeko AEK-n.

Gehiago irakurri...

Koldo Zuazoren hitzaldia Arrasaten

2007-02-08  ¦  euskalkia

Arrasateko AED Elkarteak antolatuta, Koldo Zuazok Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko batua liburuaren inguruko hitzaldia emango du gaur arratsaldean Arrasateko Kultur Etxe berrian.

Gehiago irakurri...

LINGUANET lan munduko euskara planen inguruko ikastaroa

2007-01-18  ¦  Ikastaroak

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak LINGUANET lan munduko euskara planen inguruko ikastaroa aurkeztu du eta izena emateko epea otsailaren 20ra arte zabalik egongo da.

Gehiago irakurri...

Zaharren urratsetik

2006-12-21  ¦  Ahozko Ondarea

Oso ekimen politta Iparraldian: Zaharren Urratsetik. Donibane Garaziko gazte eta zaharren arteko zubixak eraikitzeko eta euskararen kateari eusteko ekimen interesgarrixa.

Gehiago irakurri...

Albiste zaharragoak »