![]() |
|||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||||||
![]() |
![]() |
Hego
Europa
|
![]() |
![]() |
|
||||
![]() |
![]() |
![]() |
|
Sardiniako bat-bateko inprobisazio poetikoak uharteak eragindako berezitasun sozio-ekonomikoak, bilakaera historiko-kultural berezia eta ahoz ahoko transmisioa ditu oinarri. Egun, sardoaz gain, uharteak sardoaren lau dialekto, katalana eta genobera mintzo ditu. Neurri eta egitura dialektikoei dagokienez, inprobisazio mota arruntenak "mutettus", "ottadas", "sait repentina" eta "mutos" dira. Inprobisazioari ahotsez egiten zaion akonpainamenduan soinu gutural polifonikoko “basciu e contra” nabarmentzen da batez ere. Era berean, hiru klarinete finez osatutako “launeddas” musika tresna da instrumentu bidezko akonpainamenduan gehien erabiltzen dena. |
![]() |
![]() |
![]() |
|
Cantastori eta stornellatoriak (stornello hitzak jatorri provenzarra du: storn=lehia) penintsularen erdialde eta hegoaldean kokatzen dira nagusiki: Maremma (Toscana), Lazio, Abbruzesi eta Sizilia eta Sardiniako uharteetan. Inprobisatzaileek gitarra, soinu eta lautearen laguntzaz kantatzen dute, honako beste musika-tresna hauek ere erabil ditzaketen arren: ciaramelle, zampogna, ghironda... baldin eta ez badute a capella kantatzen. Stornelloa aski berria da forma liriko herrikoi gisa, testigantzarik zaharrena XVI. mendekoa bada ere. Era berean, stornellatoriek entzuleriak ezarritako gai kontrajarrietan kantatu ohi dute eta sfida deitutako lehia bi inprobisatzaileen artean osatutako ottava baten bitartez amaitu behar da. |
![]() |
![]() |
![]() |
|
Jatorri eslabiarreko ahozko poesiak lotura handia du Errusiako ahozko tradizioarekin, izan ere, enbor bereko ezpalak baitira. Guslariek gusla izeneko gitar soil baten laguntzaz kantatzen dute eta gaitasun handia dute narraziozko olerki luzeak osatu eta interpretatzeko. |
![]() |
![]() |
![]() |
Bertsozale
Elkartea. Igeldo Pasealekua, 25. 20008 Donostia T. (00) (34) 943 21 77 98 / F. (00) (34) 943 21 24 27 / bertsozale@bertsozale.com |