![]() |
|||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||||||
![]() |
![]() |
Erdialdeko
Amerika
|
![]() |
![]() |
|
||||
![]() |
![]() |
![]() |
|
Mexikoko ahozko poesia inprobisatuak herrialdearen lur-eremu handi bat dauka: Nuevo León, San Luis de Potosí, Guanajuato, Querétaro (decima arribeña), Jalisco, Michoacán (decima calentana), Guerrero, Oaxaca, Veracruz (decima jarocha), Ciudad de México, Tamaupilas, Zacatecas, Puebla, Tabasco, Yucatán). Era berean, bertako inprobisazioak hamaika forma ezagutzen ditu: decima, quintilla, kopla, sextilla, gehienak zortzi silabako neurrian, seikoan bestela, hainbat musika-tresnaren laguntzarekin (gitarra, viguela, arpa, jarana, requinto, zaldi-irrintzia) eta kantatzeko mila moduz. |
![]() |
![]() |
![]() |
|
Antza denez, bertako inprobisazio mota, mediatuna, desagertzeko zorian dago; tunero izendatutako ahozko olerkarien arteko guduak joan dira dagoeneko; Santiago de los Caballeros moduko herrietan behintzat ez dira ageri. Mediatuna oin deitutako lauko batez osatutako glosa klasikoan datza. Glosa horrek decima multzoaren bukaerak oinaren lau bertsoetako bat izan behar du aldian-aldian. Berezko ahozko tradizio hau aski errotua dago mediatuna alde batera utzita beste “elikadura estetikorik” ez duten herri eta etxeguneetan. |
![]() |
![]() |
![]() |
|
Puerto Rico uharteko ahozko poesia inprobisatuak Kuban duen baliokidearekiko lotura hertsia du, izan ere, repentismoaren antza handia baitu. Irlan bizi diren decimak laute eta gitarraz lagundutako bat-bateko adierazpenak dira. Ikuspegi tekniko batetik so, Puerto Ricoko trovadoreek hamaika kontaktu eta topaketa izan dituzte berrikitan Miamiko repentista kubatar ugarirekin. Bilera horiek bi herrialdeetako ahozko poesia inprobisatuaren ezaugarriak bateratu dituzte neurri handi batean eta hamaika ildo berri jorratu behar dituzte aurrera begira. Kubatar, kanariar eta beste hainbaten moduan, ofizioka kantatzen dute, edo oinak emanda, edota glosaren moduko aldaerak erabiliz. |
![]() |
![]() |
![]() |
|
Panaman, Ertamerikako beste hainbat herritan bezala, mejorana erritmoan eta socavón izenez, porfía deitutako inprobisazio-guduak ezagunak izan dira. Kontrapuntuzko musika lagungarri (gitarra eta jarana) dute eta Ibero Amerikako ahozko poesia inprobisatuaren gehiengoak partekatzen dituen ezaugarri ugari ditu. Panamako trovadorea decima-guduzalea da eta sarritan ekiten dio inprobisazio mota horri, oinak ematea horren ohikoa egiten ez zaion arren. Trova panamarrak hamaika energia-iturri ditu: mesano, zapatero, sueste, Valdivieso, Son Maria, eta mesano montijano (azkenari seis maulina deritzo ere) delakoak, besteak beste. |
![]() |
![]() |
![]() |
|
Kolonbiako inprobisazioaren ahapaldi, izen eta musika aniztasuna herrialdearen geografia bestekoa da. Neurri mota nagusia kuarteta da. Kolonbiako inprobisatzaileei trovero edo trovador esaten zaie, nahiz eta musika, neurri eta eskualdearen arabera izena alda dakiokeen: coplero, decimero, romancero, rajalañero, etab. Musika-erritmoei buruz dagokienez, erabiltzen dituzten kantuak bezain oparoak dira. Azpimarratu beharra dago Medellin hirian (Antioquian), trovadoreek urteak daramatzatela ASTROCOL (Asociación de Trovadores Colombianos) elkartean bilduta eta urtez urte Antioquiako Trovaren Jaialdi Nazionala antolatu izan dute. Era berean, zeharo esanguratsua da trovadore batzuek irratian eta telebistan orokorrean duten partehartzea. |
![]() |
![]() |
![]() |
|
Venezuelako bat-batekotasunak forma eta estilo ugari ezagutzen ditu eta Kolonbiako inprobisatzaileen adierazpenekiko lotura hertsia du. Honakoak, besteak beste: cuarteto, copla, erromantze, "seguidilla", decima..., kantaera eta kantatzeko estilo ezberdinez gainera, kontrapuntua, “canto coleao”, “canto seriado”, “canto acumulativo”, kantu arrunta, “canto con llenante”, “canto corrío” eta “canto por suspensión” deitzen dituztenak esaterako. Interpretazio eta musika formak ere arras anitzak dira. Gehienak forma kantatuak dira, musika-tresnaz lagunduak bestela (gitarra, gitarra handia, cuatro, mandola y mandolina). Inprobisatzaile bakoitzak ezizen bana du, ahapaldi errepikakor gisa erabiltzen duena bere burua aurkezteko. |
![]() |
![]() |
![]() |
Bertsozale
Elkartea. Igeldo Pasealekua, 25. 20008 Donostia T. (00) (34) 943 21 77 98 / F. (00) (34) 943 21 24 27 / bertsozale@bertsozale.com |