![]() |
|||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||||||
![]() |
![]() |
Hego
Amerika
|
![]() |
![]() |
|
||||
![]() |
![]() |
![]() |
|
Hainbat eta hainbat azpisail bizi ditu Ekuadorreko ahozko poesia inprobisatuak. Alde batetik, gaiak erabiltzen dituzte, asmakizunak, ez badira trebetasun-jolasak, edota elkarri jartzen dizkioten paradoxak, ironia handiz bustiak; kontrapuntuan esaterako, abeslarietako batek kopla baten hasierako bertsolerroak osatzen ditu eta besteak koplaren azkena eman behar du. Kolonbiako ahozko tradizioak klopa erabiltzen du batez ere, decima eta glosa ere aukera gisa erabili arren. |
![]() |
![]() |
![]() |
|
Asko lantzen da decima Perun, Ozeano Barearen kostaldean batez ere. Bertako inprobisazioari socabón deritzo (ez socavón, Panaman bezala). Peruko decima solasbidez inprobisatzen da, ez da kantatua eta edu inolako musika-akonpainamendurik. Oker genbiltzake, ordea, baldin eta esango ez bagenu forma kantaturik izango dela herrialdean nonbait, eskuratutako dokumentu eta grabazioek zalantzak argitzeko beste indarrik ez duten arren. Decimak inprobisatzen dituzte, bakunak zein kateatuak, eta kuartetak (abab) eta redondillak (abba) ere egiten dituzte decima espineliarretan. |
![]() |
![]() |
![]() |
|
Inprobisatzaileek cantoria deitutako inprobisazio-guduak egiten dituzte, versos do momento sutsuz osatuak. Horren adibide da Brasilgo ipar-ekialdeko poesía de bancada delakoa, baita Rio Grande do Sul eskualdeko pajadak ere. Jatorri portugaldarreko inprobisatzaileei violeiro edo poeta de bancada deitzen zaie eta errima binaka antolatuta dauzkaten zortzi silabako sextetoak egiten dituzte, edota egitura espineliarreko decimak ere, emandako oin eta guzti. Viola edo gitarra dira akonpainamendurako musika-tresna nagusiak. Sarritan entzuleriak berak egokitzen ditu gaiak musika eta poesia uztartzen dituzten ahozko guduetan eta horrela, entzuleek inprobisazio-prozesuaren parte eragile dira. |
![]() |
![]() |
![]() |
|
Txileko bat-bateko performanceari paya deritzo eta Argentina eta Uruguaiko payadekiko erlazioa nabarmena da. Paya txiletarrak bizirik dirau, biziraupenaren arrazoi nagusietako bat Txileko Payadoreen Elkartea (Asociación de Payadores Chilenos) sortzea izan bada ere, ahalegin handi eta askoren ondorioz. Sarritan lankidetzazko ekitaldiak antolatzen dituzte Argentina eta Uruguaiko inprobisatzaileekin. Txileko kantu inprobisatua nahiko motela izaten da, kantakera malenkoniatsua izaten dute payadoreek, milongaren antzekoa. Payadoreak (baserri giroan pueta deitzen dutena) decima kateatuak osatzen ditu; edozein kasutan, denbora irabazi nahi duenean edota pentsatzeko tarte luzeagoa behar duenean, bigarren bertsolerroa errepika dezake, ez bada decimaren epifonema. |
![]() |
![]() |
![]() |
|
Amerika latindarreko ahozko inprobisatzailerik ezagunenak Argentinako payadoreak dira. Argentinarren arabera, payada bat-bateko inprobisazioari deitzeko terminoa zabala da. Payadaren barnean decima-guduak, sextillak, octavillak edo koplak erabil ditzakete, horietan guztietan presente dela gitarraren laguntza. Gehienek milonga erritmoa izaten dute orokorrean, nahiz eta honako erritmo hauek ere ohikoak izan daitezkeen zenbait kasutan: cielito, cifra, habanera, vidalita, estilo eta valsa, besteak beste. Payadaren eragin soziokultura biziki garrantzitsua da Argentinako kultura musikalari dagokionez, baita ahozko poesiaren historian ere, gauchismoaren mitotik harago baitaramatza honako arte hau arautzen duten ikuspegi eta kontzeptu guztiak. |
![]() |
![]() |
![]() |
Bertsozale
Elkartea. Igeldo Pasealekua, 25. 20008 Donostia T. (00) (34) 943 21 77 98 / F. (00) (34) 943 21 24 27 / bertsozale@bertsozale.com |