HIZKUNTZA ALDATU ARGIBIDEAK
LURRALDEAK
MAPA
BILAKETAK
INFORMAZIOA GEHITU / ALDATU
Iberiar Penintsula
1. GALIZIA
JARDUERA
regueifas
INPROBISATZAILEAK
regueiferos
HIZKUNTZA
galiziera
Galizian enchoyada deitzen zaie kopla-saioei; askoz ezagunagoa izanen da regueifa terminoa. Hitzaren jatorrien arabera, antzina festa berezi bat antolatzen zen ezkontide berrien izenean; bertan ardoa eta eta regueifa deitutako ogia jaten zen eta gudu poetikoko garaileak ogia eramango luke etxera. Kantuan ibiltzen direnei regueifero (edo cantadeiro) deitzen zaie. Neurriz, regeifa zortzi silabako kopla da. Galiziako kantarien bertuten nagusiak bat-batekotasuna (abiadura, alegia) eta erantzuteko gaitasuna dira, inolako eten edo musika-tarterik ez dutenak. Egun Bergantiños (A Coruña) da regueiferoen bilgune nagusia.
mapara itzuli
2.
EUSKAL HERRIA
JARDUERA
bertsolaritza
INPROBISATZAILEAK
bertsolariak
HIZKUNTZA
euskara
Euskal Herriko bertsolariak egoera ezinhobean bizi den ohitura sekular baten jagole distiratsuak dira. Euskal Herrian, baserritar zaharrek zein Bilbo, Donostia eta beste hainbat hiritako gazte eta heldu kaletarrek euskaraz kantatzen dute. Hogei erritmo baino gehiago dituzte bertso-neurri ugarirekin batera. Bertsolariek ez dute musika-akonpainamendurik izaten. Euskal plazetako jardun nagusiak bi pertsonen arteko bertso-guduak izaten dira, arraroa ez bada ere bertsolariak bakarka ikustea. Era berean, azpimarragarria da bertsolariek Euskal Herriko Bertsozale Elkartea sortu izatea, urtetan euskal inprobisazioaren eragile indartsuena izan dena.
mapara itzuli
3. KATALUNIA
JARDUERA
-
INPROBISATZAILEAK
-
HIZKUNTZA
-
...
mapara itzuli
4. PORTUGAL IPARRALDEA
JARDUERA
cantores ao desafio
INPROBISATZAILEAK
trovadores
HIZKUNTZA
portugesa
Inprobisazio lusoa antzinatik indarrean dagoen adierazpidea da. Portugal iparraldeko cantores ao desafío delakoek soinuaren laguntzaz kantatzen dute (concertina deitua) eta neurri ugari dituzte: cuartetak, quintillak, sextillak eta octavillak. Trass-os-Montes probintzian “cantigas ao desafio” deitzen zaio bat-bateko jardunari eta quadra deitutako koplak kantatzen dira. Izenak berak dioen moduan, cantores ao desafio delakoek elkarren lehian dihardute kantuan, bi pertsonen arteko norgehiagoka gisa.
mapara itzuli
6. LA ALPUJARRA
JARDUERA
trovo
INPROBISATZAILEAK
troveroak
HIZKUNTZA
gaztelania
La Alpujarra probintzian (Granada eta Almerian, alegia) trovo alpujarrarra bizi da. Zonalde horretako inprobisatzaileei trovero deitzen zaie. Inguruko neurri nagusia quintilla da, noizean behin decima edo espinela ere erabil ditzaketen arren. La Alpujarrako bat-bateko kantua indar eta intentsitate handiko adierazpena da, ahozko lehia sutsuz josia, garrasi urratu eta gorputz dardara biziz. Andaluziako jondoaren erro bereko tradizioa da, askoz ere ezagunagoa den flamenkoaren anaia izatearekin batera. Inprobisatua denean, ordea, tanda edo velada esaten zaio.
mapara itzuli
7. MURTZIA
JARDUERA
trovo
INPROBISATZAILEAK
troveroak
HIZKUNTZA
gaztelania
Murtzian, batez ere Kartagenan eta La Unionen, ahozko inprobisazioaren tradizioa, zaharra ez ezik, oraindik indarrean dagoen adierazpidea da, bilakaera txundigarria izan duena. Delako trovo murtziarra musika eta poesia uztartzen dituen ariketa da: lau quintillaz osatutako cuarteta da (jatorrizko egitura mantentzen duena). Kartagenako trovo jaialdi eta txapelketa guztietako lan nagusietako bat da aldi berean. Murtziako trovoaren musika-akonpainamendua gitarraren laguntzaz egiten da eta malagar doinuak erabiliz kantatzen da batez ere, gaur egun flamenkoari lotu zaiona. Edozein kasutan, hasiera batean guajiraren antza askoz handiagoa omen zuen.
mapara itzuli
8. BALEAR UHARTEAK
JARDUERA
glosat
INPROBISATZAILEAK
glosadors
HIZKUNTZA
català
Balear uharteetako ahozko inprobisazioa etengabea izan da mendez mende. Beherakadatxo bat eta gero, hirurogei eta laurogeiko hamarkada bitartean (XX. mendea) "combats de glosadors" delakoek, astiro eta erritmo ezberdinez, ehun soziokulturalean zuten lekua berreskuratu dute. Menorkan, gitarraz lagunduta kantatzen duten glosadoreen lanak asmo onez betetako etorkizuna mamitu dute. Soca de mots elkartea plazaz plaza dabiltzan glosadore talde handi batek osatzen du. Mallorkan, glosadoreek bizirauten lagundu diote ahozko inprobisazioari. Gaur egun, Es Canonge de Santa Cirga elkarteak Mostra de Manacor jaialdia antolatzen du “glosat” indartu eta inprobisatzaile gazteak indartzeko. Eivissa eta Formenteran, bilakaera apalagoa izan du ahozkotasunak.
Galizia Euskal Herria Katalunia Portugal Iparraldea La Alpujarra Murtzia Balear uharteak
Bertsozale Elkartea. Igeldo Pasealekua, 25. 20008 Donostia
T. (00) (34) 943 21 77 98 / F. (00) (34) 943 21 24 27 / bertsozale@bertsozale.com