Berriak
Webguneko berriak
Install party-a Leioan
Irungo gaztetxean edukiak banatzeko zerbitzari bat martxan jarriko dela ospatzeko jaialdi bat antolatu da. Animatu zaitez!
Pirate Jai Irungo Lakaxitan
Irungo gaztetxean edukiak banatzeko zerbitzari bat martxan jarriko dela ospatzeko jaialdi bat antolatu da. Animatu zaitez!
Joomla euskaraz komunitatea
Lan handia egin ondoren, azkenean joomlako euskarazko komunitatea sortu da. Hau da bere webgunea: http://www.joomlaeuskaraz.org/
Kontsulta eguna Artelekun
Datorren asteazkenean, Maiatzak 20an, Artelekun bilduko gara GNU/Linuxei buruzko zalantzak, galderak eta abar argitzeko. Software librea ezagutu nahi baduzu, edo frogatu nahi baduzu, hau da momenturik egokiena!
KKKP Zestoan
Animatu eta etor zaitez ospatuko dugun KKKP berrira! Kasu honetan Zestoan bilduko gara, Maiatzak 16an, sareekin erlazionatutako gaiak jorratuz.
Hitzaldia Goizuetan
Hurrengo larunbatean, Maiatzak 9, Goizuetan "Euskaraz bizi informatikarekin" hitzaldia ospatuko dugu. Bertan euskararen egoerari buruz hitzegingo dugu informatika munduan, euskaraz dauden programa nagusiak frogatzeko aukera ere izango dugularik. Euskaraz dauden GNU/Linuxak probatzeko aukera egongo da, oraindik ikusi ez duen jendea baitago!
Kontsulta eguna Artelekun
Datorren asteazkenean, Apirilak 22, Artelekun elkartuko gara software librearen inguruko zalantzak argitzeko. Beti bezala, edozein etor daiteke baina aurretik abisatzea eskertzen da. Arratsaldean bilduko gara, 5:30tatik aurrera.
Txt2tags Plonen
Plonerentzako produktu berri batek, collective.transform.txt2tags, Ploneren barruan txt2tags formatu erabiltzea ahalbidetzen du. 1.0 bertsioa atera berri dugu, webgune honetan erabiltzen dena dagoeneko.
Software askeari buruzko mintegi praktikoa Leioan
Asteazkenean, martxoak 25, Leioako Udondo gaztetxean software askeari buruzko mintegi ireki bat antolatu dute. Programa hauek aurkeztuko dira: GIMP eta InkScape irudigintza digitalean ibiltzeko Firefox, Pidgin (Jabber eta MSN bidez txateatzeko), OpenOffice Writer, GNOME ingurune grafikoa, Amarok eta VLC musika eta bideoentzako, KDEnlive eta Audacity bideoak editatzeko, k3b CD eta DVDak grabatzeko eta Synaptic programak instalatzeko.
Kontsulta eguna Artelekun
Datorren asteazkenean, San Jose zubia baino lehen Artelekun bilduko gara kontsulta egun bat ospatzeko. Beti bezala, edozein etor daiteke baina aurretik abisatzea eskertzen da. Arratsaldean bilduko gara, 5:30tatik aurrera.