Hemen zaude: Hasiera Albisteak karpeta Ibilgailuentzako aparkaleku berria Jauregibarrian

Ibilgailuentzako aparkaleku berria Jauregibarrian

Larunbatetik aurrera zabalik dago, lursailaren jabeak, Viviendas de Vizcayak, bertan eraikitzea erabaki bitartean

50 ibilgailu astunentzako lekua eta gauez zaintza zerbitzua eskaintzen dituen udal aparkaleku berria zabaldu zen aurreko astean Arriagane industrialdean.

Orain arte garraiolari hauek Jauregibarrian aparkatzen zuten eta orain aparkaleku hori libre dago. Azken bost urteetan kamioientzat izan ondoren, orain ibilgailuek bertan doan aparkatu ahal izango dute. 286 aparkaleku daude guztira.

Larunbatetik aurrera zabalik dago, lursailaren jabeak, Viviendas de Vizcayak, bertan eraikitzea erabaki bitartean. Jaietan zornotzarrek zein kanpokoek aparkaleku hau erabiltzea itxaroten dugu.