Hemen zaude: Hasiera Albisteak
Dokumentu Akzioak

Albisteak

Bandoa: Ur mozketa
Ur hornidura sareak pitzadura bi izan ditu Nafarroa kaleko 11 eta 13. zk.etan. Arazoa zehatz-mehatz non zegoen jakitea zaila izan da sareak sakonera handia hartzen baitu hemen. Lehenengo pitzadura konpondu da eta bigarrena arratsaldeko seiak baino lehen konpontzea itxaroten da. Horrenbestez, Azoka, Andra Mari, Bizkargi, Belatxikieta, Aita Santi Onaindia eta Jauregibarria kaleetan ura moztuko da gaur, abuztuak 25, arratsaldeko seiak (18:00) arte gutxi gorabehera.
Bandoa: Ur mozketa
Abuztuaren 24 eta 25ean jarraian adierazten diren kaleetan ura moztuko da goizeko zazpietatik eguerdiko ordu bietara (7:00-14:00): Azoka, Andra Mari, Bizkargi, Belatxikieta, Aita Santi Onaindia eta Jauregibarria kaleak.
Bandoa: Ur mozketa
Abuztuaren 19, 20 eta 21ean jarraian adierazten diren kaleetan ura moztuko da goizeko zazpietatik eguerdiko ordu bietara (7:00-14:00): Azoka, Andra Mari, Bizkargi, Belatxikieta, Aita Santi Onaindia eta Jauregibarria kaleak.
Astelehenetik aurrera zabalik egongo dira Zelaieta zentroko ikasketa-gelak
Zelaieta zentroko ikasketa-gelak zabalik izango dituzte, hurrengo astelehenetik aurrera, iraileko azterketak prestatu nahi dituzten ikasle guztiek.
Amorebiziz bizikleten mailegu-zerbitzua jarri da martxan
Motordun ibilgailuen erabilera eta ingurumenean dituzten ondorioak murriztea da Udalak ekimen honen bidez lortu nahi duen helburua. • Txirrinduen mailegu-zerbitzu automatizatu honen bidez 70 bizikleta izango ditu jendeak erabilgarri. • Mailegu-zerbitzu automatizatua erabili ahal izateko, txartel pertsonala eta besterenezina eskatu beharko da, eta urteko kuota ordaindu. 2009an dohainik atera ahalko da txartela. • Bizikletak hartzeko ordutegia astelehenetik igandera bitartekoa izango da, goizeko 5:30etik gauerdira.
San Inazio eguna ospatuko du Amorebieta-Etxanok ostiralean Belatxikietako baselizan
Azken urteotan bertaratutako ibilgailuek eragindako eragozpenak ekiditeko, baselizako zelaian ez da autorik izango. • Igotzeko edo lagunak bertan uzteko iritsi ahalko dira kotxeak. • Aparkaleku bakarra egokituko da baselizatik 100 metrora, lur orotako 40 bat ibilgailutarako
Langabetuentzako 47 prestakuntza-ikastaro eskainiko ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak
• Ikastaroen % 100 finantzatuko du Udalak, eta irailaren 11ra artekoa izango da bertan parte hartzako izana emateko epea • Enpresen eta Konbenio kalean zabaldu zen bulegora jo duten langabetuen beharrizanak aintzat hartuta definitu dira ikastaroen gaiak • Hala enpresek nola erabiltzaileek prestakuntzarako proposamenak aurkez ditzakete bulego honetan • Zornotzako ekonomia suspertzeko eta udalerriko langabetuak lan-merkatura sartzeko, Udaleko ekonomia sustapen eta enplegu saila burutzen ari den ekimenetako bat da
Ibilgailuentzako aparkaleku berria Jauregibarrian
Larunbatetik aurrera zabalik dago, lursailaren jabeak, Viviendas de Vizcayak, bertan eraikitzea erabaki bitartean
Martxan dira Karmengo jaiak, zornotzar guztientzako musika, kirol eta aisialdi ekintza zabalez beteta
• Honako kontzertu hauek nabarmentzen dira: “Gu Gira Kantaldia”, Angy abeslari eta telebistako aktore ospetsua, eta Seiren eta The Heptones-Basque Dub Foundation taldeak, besteak beste. • Adin guztietakoentzako kirol-jarduerak eta jadanik klasiko bihurtu diren marmitako txapelketa eta danborrada ere izango dira. • Beste urte batez, udalerriko elkarteen eta kirol eta kultura taldeen kolaborazioa garrantzitsua izan da jaien antolaketan.
Amorebieta-Etxanoko egoitza berria egiteko lanen hasiera
Bizkaiko Ahaldun Nagusia den Jose Luis Bilbaok eta Amorebieta-Etxanoko alkatea den David Latxagak inoren laguntza behar duten adinekoentzako egoitzaren lehen harria jarri dute
Bideoa: Haizetara 09
Fanfarren, banden eta kale musikarien nazioarteko IV.lehiaketa arrakastatsua izan dugu aurten Zornotzan. Musikaz beteriko asteburu hau, La Fanfare en Pètard taldearen garaipenarekin bukatu zen.
Zelaietako parkingaren erosketa eta alokairu aukerak hobetu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak
Aurreikusita zegoen bezala, lehenengo esleipenetatik sei hilabete igarotakoan, erosketa-baldintzak aldatu ditu Udalak, eta txandakako aparkalekuetarako solairu bat ezarri • Erosketaren emakida 99 urtera luzatu da, eta ez da eskatuko eroslea udalerriko egoiliarra izatea, udalerriarekiko nolabaiteko lotura izatea baizik. • Errotaziorako aparkalekuak alokagarri jarriko dira, egunekoak edo gauekoak izan daitezkeen hilabete osoko abonuen bidez. • Egunaren 24 orduetan zaintza-zerbitzua izango da parkingean. • Lehenengo orduaren prezioa 1 batekoa izango da, txandakatzea errazteko eta udalerriaren erdiguneko merkataritza-jarduera sustatzeko.
Gazteentzako ekintzez betetako programa Ametxen asteburu honetarako
Gauero eta Gazte Gauaz gain, ikastaroak, erakustaldiak eta lehiaketak osatutako skate jardunaldia izango da igandean Zubiondo parkean
2.000 baino gehiago dira dagoeneko ONA txartela eskatu duten zornotzarrak
Interesa duten guztiek udal bulegoetan eska dezakete uztailaren 20ra bitartean.
Amorebieta-Etxanoko Udalak hasiera eman dio Santiago Onaindia Bekaren XI. edizioan parte hartzeko epeari
• Euskal literaturaren alorreko ikerketa-lanak sustatzea da urte birik behin deitzen den beka honen helburua • Bekak 9.000 euroko zuzkidura dauka, eta urtebetekoa da lana burutzeko epea • Informazio gehiago nahi dutenek, 946300650 telefono zenbakira dei dezakete, edo oinarriak kontsultatu
Hil honetan emango die hasiera Amorebieta-Etxanoko Udalak Epaltza auzoko hornikuntza-lanei
• Hilaren amaieran ekingo zaio proiektuari, eta hurrengo sei hilabeteetan burutuko da
Dudeako saneamendu sarea berriztatuko du Amorebieta-Etxanoko Udalak
• Obren aurrekontua 270.000 eurotik gorakoa da, eta bost bat hilabete iraungo dute
Epaltza auzoa urez hornitzea
Maitzaren 19an
Dudea Auzoan (Etxano) Saneamendu sarea hobetzea
Maiatzaren 18an
Martxan jarri da "Zientzia Eroa" programa, umeentzako zientzia tailerra
Ekimen berritzailea da, 3 eta 12 urte bitarteko umeek gure ingurua hobeto ezagutu eta ulertzeko balioko duena • Apirilaren 26an, igandea, emango zaio hasiera programari, sumendien erupzioaren prozesua islatzen duen tailerraren bidez • Urrira bitarteko hil guztietako azken igandean egingo dira tailerrak
Bideoa: 2009ko inauteriak
Aurtengo inauteriak jendetsuak izan ziren, horren lekuko bideo honetan jasotzen den erreportaia.
"Familia desesperatua" Zornotzako inauterietako koadrilentzako sari bereziaren irabazle
Hainbat familiak hartu zuen parte asteartean Zornotzako inauterietan • Antolatzaileen esanetan, gero eta gehiago dira seme-alabekin mozorrotzera animatzen diren gurasoak
Kale guztiak seinaleztatu ditu pertsona guztientzako, baita ikusmen minusbaliotasuna daukatenentzako ere
Ekimen hau aitzindaria da Euskadin eta estatu mailan • Itsuek herrian zehar orientatu ahalko dira eraikinen izkinetan jarritako xaflei esker • Xafla bakoitzak kokapen zehatza, alboetako kale eta inguruetako interesguneei buruzko informazioa bilduko du • Bertan erliebe eta braille erako testua izango da • Aitzindaririk ez duen ekimena izanik, 16 xafla jarriko dira froga gisa herriaren erdigunean
Udaletxea birmoldatzeko lanen hasiera
• Udal-bulegoak udalarenak diren beste egoitza batzuetara eraman dira. • Jendeari arreta emateko zerbitzuaren ordutegia luzatu egin da eta orain san Migel kaleko 3an dago. Udal Errolda, ordea, Nafarroa Zentroan ezarri dute. • Igandeetako merkatua lehengo Leonardo Azpirira joango da azaroaren 30etik aurrera.
Argazkilari profesionalentzako ikastaroa emango du, gaur hasita, Olivia Arthur-ek Zelaietan
PhotoEspañak urtero ematen duen Ojodepez 2008 saria irabazi du Magnum agentziakoa den eta nazioarteko ospea duen Olivia Arthur argazkilariak • Argazkilari ingeles gazte honek bere ikuspegi pertsonala erabiliko du, partaideak beren argazki-narratibaren barruan garatzera bideratzea bilatuz
Ogenbarrenan 101 etxebizitetako behin-betiko zozketa
Ogenbarrenan egingo diran 101 etxebizitetako behin-betiko zozketaren zerrendak Zelaieta Zentroan dagoen Etxebizitza-Bulegoan argitaratu dira irailaren 26an.
Zaintzaileentzako laguntza psikosozialaren zerbitzuari berrekin dio Amorebieta-Etxanoko Udalak
Egoera zailei aurre egiteko eta estresa eta dolua kudeatzeko estrategiak ematen ditu, talde-saioen bidez, zerbitzu honek.
Bi antzezlanen estreinaldiak Zornotza Aretoko programazio berrian
Larunbatean emango zaio hasiera denboraldiari Nancho Novoren “Sobre flores y cerdos” lanarekin • Urriaren 31n, ‘Ilunpetan’ lanaren euskarazko bertsioaren estreinaldia Kanpingags konpainiaren eskutik • Anitamaravillas taldeak, berriz, sorginez, alkimistez eta aztiez betetako “Sarean sun sun” txotxongilo-ikuskizuna estreinatuko du azaroaren 22an • Antzezlanetarako abonu-sistema jarri dute abian Zornotza Aretoan
Amorebieta-Etxanoko Udalak eskolaz kanpoko kirol-begiraleentzako II. ikastaroa emango du
Printzipioz, ikastetxeetan entrenatzaile dabiltzanei edo ibili nahi dutenei dago zuzenduta, baina interesa duten guztiek har dezakete parte • Ikastaroa zortzi ordukoa izango da, eta lau egunetan emango da • Izena emateko epea urriaren 10ean amaituko da
Mendeko pertsonentzako psikoestimulazio ikastaroa Amorebieta-Etxanoko Udalaren eskutik
Irailaren 10ean hasi zen ikastaroa, eta urriaren 15era artekoa izango da • Hainbat funtzio intelektuali sasoian eusteko balio du psikoestimulazioak eta hori oso baliagarria da narriadura kognitiboa pairatzen dutenentzat • Bigarrenez jarri dira abian tailer hauek Zainduz Programaren ekimenez, eta mendekoentzako onura lortzeaz gain, jagoleei atsedenaldia ematea da beraien helburua
GAP programaren informazio-hitzaldi bat bihar, irailak 11, Zelaietan
Udalerrian dauden 6.500 etxeetan, uraren eta energiaren kontsumoari, garraiobideen erabilerari eta antzeko bestelako eguneroko ekintzei erreparatu eta jokabidez aldatzeko proposamena egin zaie zornotzarrei • Izena emateko epea irailaren 14ean amaituko da • Programaren zehaztasunak azalduko dira hitzaldian: helaraziko zaien informazioa, partaidetzagatiko opariak, horrela jokatuz gero aurrera daitekeen dirutza, ingurumenaren gaineko eragina, eta abar.
Ekitaldi desberdinek Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaien egitaraua osatzen dute
Berna, Montorra, Etxano, San Bartolome, Autzagane, Arkotxa, Euba eta Epalza auzoek abuztuan eta irailean beraien jaiak ospatzen dituzte • Ekitaldi musikalak, lehiaketak eta kirol eta kultur ospakizunak osatzen dute auzoen eskaintza.
Udaltzaingoko agenteen oposaketa
Udaltzainen bi plazarako deialdiaren laugarren frogaren bigarren ataleko emaitzak argitaratuak • Azkenengo emaitzak argitaratuak.
BOE promozio berria: 101 Etxebizitza Ogenbarrenan
Eskabideak Zelaietako bulegoan jaso eta, behar bezala beteta, aurkeztu beharko dira, 2008ko ekainaren 2tik 2008ko uztailaren 14ra.
Etxeren dohaineko ekitaldia Zelaieta Zentroan maketa lehiaketa irabazi zuen taldearekin
"El Beso de Klimt" talde getxotarra bederatzi talde bildu zituen lehiaketaren irabazle izan zen.
Amorebieta-Etxanoko Udalak bere webgune berria aurkeztu du
 
Larreako kiroldegia obragatik itxita egongo da
Hilaren 17an hasi ziren Larrako Kiroldegia berritzeko lanak. Igerileku berria izango dugu, aldagelak, dutxak, etabar.