Hemen zaude: Hasiera Ezagutu Ekonomia
Dokumentu Akzioak

Ekonomia

Amorebieta-Etxanoko egitura ekonomikoa

Zornotzako biztanleria aktiboa 7.560 pertsonak osatzen dute. Horietatik, 703 langabezian daude (% 9,2); kopuru hori gainerako Lurralde Historikoko kopurua (% 13,3) baino nahiko txikiagoa da. 

  • Lehen sektorea. Nekazaritza eta abeltzaintza sektorean 84 pertsonak egiten dute lan, biztanleria aktiboaren % 1,23k. Beste garai batean garrantzi handia izan zuen, baina behera egin du etengabe, bai sektore horretan lan egiten duten biztanleei dagokienez, bai landutako azalerari dagokionez. Industrialdeek, aldiz, gora egin dute. Nekazaritza-azaleretan, batez ere, ortuak daude (berotegiak asko ugaritu dira), eta artoa eta bazka-landareak eta asko lantzen dira. Belardi eta larreetan (1208 ha) abeltzaintza garatzen da, eta abeltzaintza hori behi-aziendan dago espezializatuta. Gainerako azaleran (4.700 ha) zuhaitz- eta baso-espezieak daude. 
  • Industria eta eraikuntza. 3.017 pertsonak egiten dute lan sektore horretan, biztanleria aktiboaren % 44k. Oso jarduera ezberdinak biltzen ditu, baina hauek dira garrantzitsuenak: metalezko produktu eraldatuak, kimika-enpresak, eraikuntza, egurra, makinak eta erremintak... 
  • Zerbitzuak. Gaur egun sektore hau da nagusia. 3.756 pertsonari ematen dio lana, biztanleria aktiboaren % 54,8ri, hain zuzen ere. Bilbotik eta Durangotik hurbil dagoenez, ez du inolako espezializaziorik. Tokiko merkataritza da, baina ohiko behar guztiak asetzeko aukera ematen du.

(Eustat-en datuak, 2001)