Hemen zaude: Hasiera Bizi Etxebizitza

BOE promozio berria: 101 Etxebizitza Ogenbarrenan

Eskabideak Zelaietako bulegoan jaso eta, behar bezala beteta, aurkeztu beharko dira, 2008ko ekainaren 2tik 2008ko uztailaren 14ra.

Etxebizitza hauetariko baten onuraduna izateko, ondorengo baldintzak bete eta egiaztatu beharko dira:

• Adinez nagusia edo emantzipatua izatea.

• Etxebizitza propioaren jabe ez izatea etxebizitzen behin behineko kalifikazio dataren aurreko urte bietan.

• Bizikidetza unitatearen urteko diru-sarrera ponderatuak 9.000 eurotik gorakoak eta 33.000 euro baino txikiagoak izatea, 2006. urtean.

• Aurretik babes ofizialeko etxebizitza baten esleipenduna ez izana.

• Jabe izango denetariko bat Amorebieta-Etxanoko udalerrian erroldatuta egotea azken 5 urte jarraietan; edota, egun erroldatuta egotea eta 15urteko epe batez, jarraian ez badira ere, erroldatuta egon izana.

Etxebizitzen prezioa eta esleipen baldintzak bat etorriko dira Euskal Autonomia Erkidegoko legislazioak babes ofizialeko etxebizitzei buruz aurreikusitakoarekin.

Etxebizitzaren esleipena jabetza erregimenekoa izango da eta dagozkion garaje eta trastelekua izango ditu.

Eskabideak Zelaietako bulegoan jaso eta, behar bezala beteta, aurkeztuko dira, 2008ko ekainaren 2tik 2008ko uztailaren 14ra, epea amaitzen deneko eguna.

Eskabiderekin batera, eskatzaileak zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du; bertan adieraziko du etxebizitza hauetariko bat lortzeko baldintzak betetzen dituela. Agiri hauek justifikatu beharko ditu hala eskatzen zaionean.

Aipatutako baldintzak egiaztatu ezean, eskatzaileak eskubideak galduko ditu eta, era berean, ezin izango da Udalak egingo dituen hurrengo 2 zozketetara aurkeztu.

Eskaera bakarra onartuko da pertsona edo bizikidetza unitateko; eskaera horretan adierazi egin beharko da bi talde hauetako zeinetan eman gura duen izena interesatuak zozketaren ondorioetarako:

I. TALDEA. 5 etxebizitza, mugikortasun mugatuko ezinduentzat egokitutakoak.

II. TALDEA. 96 etxebizitza.