Hemen zaude: Hasiera Ezagutu Bisitaldi interesgarriak Jauregibarria parkea eta interpretazio zentroa
Dokumentu Akzioak

Jauregibarria parkea

Aisialdirako parkea izateaz gain, natura hobeto ezagutzeko aukera ere ematen du, bereziki inguruko zuhaitz-mota ezberdinak.

Jauregibarria parkea hirigunetik hurbil dagoen parke zabala da, eta paseatzeko, kirola egiteko edota naturaz gozatzeko aukera ematen du. Urte bakoitzaren hasieran, nazioarteko atletismo-proba antolatzeko erabiltzen da. Proba horrek tradizio luzea du gure herrian.

Ikuspegia

Bideaur-etik parkera sartzean, Jauregibarria baserria dago. Eraiki hori orain dela gutxi birgaitu dute, eta instalazio hauek daude bertan: 

  • Kafetegia 
  • Jatetxea 
  • Naturaren interpretazio-zentroa.

Baserria



Interpretazio-zentroan gidari bat dago, eta gidari hori bisitariekin batera joaten da, ikus daitezkeen edukiak azaltzeko.

Hurrengo orrialdea