Hemen zaude: Hasiera Bizi Ingurumena Zuhaitzaren eguna
Dokumentu Akzioak

Zuhaitzaren eguna

Zuhaitz egunaZuhaitzaren Egunaren helburua da belaunaldi berriak printzipio integralen bidez heztea, basoen garrantzia aintzat har dezaten, aldagai ekonomikoetatik haratago.

Zuhaitzaren Eguna arrazoi ona izan daiteke gogoeta egiteko, eta bizitza moderno honen eraginez ekosistema handiago baten zati baino ez garela ahaztu egin dugula gogan hartzeko. Naturako izaki guztiekiko batasuna berreskuratu behar dugula eta gure ingurunearekin errespetu handiagoz jokatu behar dugula gogorarazten digu Zuhaitzaren Egun horrek.

  • Data: martxoak 21. 
  • Egitaraua: urtero hainbat jarduera egiten dira eta, besteak beste, Amorebieta-Etxanoko ikastetxeetako ikasleek bertoko zuhaitzak landatzen dituzte. 

Aurten, Zuhaitzaren Eguna martxoaren 28ra atzeratu zen, eta egun horretan lehenengo “Eskola-arteko jaia” ere egin zen, txokolatada eta guzti; udalerriko ikastetxeetako ikaste guztiak egon ziren gonbidatuta.