Hemen zaude: Hasiera Bizi Ingurumena Aste berdea
Dokumentu Akzioak

Aste berdea

Ekimen honen helburua da herritarrak sentsibilizatzea eta naturaren parte direla eta, beraz, errespetatu egin behar dutela gogoraraztea.

Aste horren barruan, ekainaren 5ean Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzen da. Nazio Batuen bitarteko garrantzitsuenetarikoa da, ingurumenaren gaineko mundu-mailako sentsibilizazioa sustatu eta horri buruzko arreta eta ekintza politikoa bultzatzeko. 

  • Data: Ekainaren 5eko astea. 
  • Egitaraua: foroak, tailerrak, eta abar egiten dira. Aurten, “Egia deserosoa” (An Inconvenient Truth) dokumentala ikusi ahal izango da. Ameriketako Estatu Batuetako presidenteorde ohia da dokumental horretako protagonista. Klima-aldaketan eragina duten faktore ezberdinak aztertzen dira film horretan, eta klima-aldaketa horrek orain arte ezagutu dugun bizitza arriskuan jartzen duela azaltzen du.